225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

6820E/2023 EBAZPENA, urriaren 24koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik Nafarroako toki entitateei emanen zaizkien dirulaguntzen deialdiaren gastua handitzen duena. DDBN identifikazioa: 674089.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 10eko 164E/2023 Ebazpenaren bidez, 4.000.000 euroko gastua baimendu zen Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko, interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik, 2023ko gastuen aurrekontuko "Toki entitateek kontratazioak egiteko laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 164E/2023 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 1.000.000 euro gehitzea Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdiari, interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko langileak kontratatzeagatik.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT

1. Deialdi horretan baimendutako gastuari 1.000.000 euro gehitzea baimentzea, 2023ko gastuen aurrekontuko "Toki entitateek kontratazioak egiteko laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2023ko urriaren 24an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2315079