1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
6574E/2023 EBAZPENA, urriaren 18koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako gastua. DDBN identifikazioa: 676106.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 31ko 1735E/2023 Ebazpenaren bidez, 1.643.000 euroko gastua baimendu zen laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak emateko, 2023ko gastuen aurrekontuko "Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241118 partidaren kargura.
Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 1735E/2023 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du gastua aldatzea eta 572.200 euro gehitzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko deialdiari.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua, deialdi horretara bideratutako kredituari 572.200 euro gehituta.
2. Deialdi horretan baimendutako gastuari 572.200 euro gehitzeko baimena ematea. Diru hori 2023ko gastuen aurrekontuko "Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241118 partidaren kargura ordainduko da.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko urriaren 18an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2314880