225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

6549E/2023 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzetarako gastua handitzea baimentzen duena.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 21eko 442E/2023 Ebazpenaren bidez, 500.000 euroko gastua baimendu zen desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzak emateko, 2023ko gastuen aurrekontuko "Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 (PEP: E-22-000530-01) partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea otsailaren 21eko 442E/2023 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, erabaki da 100.000 euro gehitzea desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean laneratzen laguntzeko dirulaguntzen deialdirako gastuari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi horretan baimendutako gastuari 100.000 euro gehitzeko baimena ematea. Diru hori 2023ko gastuen aurrekontuko "Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241118 (PEP: E-22-000530-01) partidaren kargura ordainduko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko urriaren 17an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2315023