2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIREKO ETA PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA
2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Hasiera batez onetsi zen 2023ko apirilaren 21ean, eta jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaraturik, 2023ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ean.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik geratu dira 2023rako plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda, beherago adierazten den moduan.
Pitillasen, 2023ko urriaren 16an.–Alkate udalburua, Joaquín Olloqui Osés.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Lanpostua: idazkaria. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A. Osagarriak: %45, lanpostukoa; Nafarroako Gobernua-Sindikatuen hitzarmena: %2; finkatze osagarria (2007ko KPIa): %3,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
Lanpostua: administrari-ofiziala. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Lanpostuko osagarriak: %22,5; Nafarroako Gobernua-Sindikatuen hitzarmena: %4; 2007ko KPIa finkatzeko osagarria: %3,37; mailakoa: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Izenen zerrenda
–Funtzionarioak.
Administrari-ofiziala: María Cruz Bravo Erdociain. Administrazio egoera: jardunean.
–Administrazio-kontratudunak / bitarteko funtzionarioak.
Idazkaria: Raúl Echarri Jiménez. Administrazio egoera: jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2314654