2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Mankomunitateko buruaren ordainsariak eta dedikazio araubidea
Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2023ko urriaren 10ean eginiko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–M.ª Elena Ugarte Páezi dedikazio esklusiboko araubidea aitortzea, mankomunitate honetako burutzaren berezko eginkizunetan aritzeko, eta 34.491,66 euroko urteko ordainsari gordina onestea, hamalau ordainketatan. Ordainsari hori hilero ordainduko du mankomunitate honek, behar diren kenkariak eginik.
Era berean, Mankomunitateak alta emanen dio Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, eta bere gain hartuko du dagokion enpresa-kuotaren ordainketa.
Zenbatekoa urtero eguneratuko da, mankomunitate honetako funtzionarioentzat ezarritakoarekin bat etorriz.
Bigarrena.–Ordainsari hori jasotzea ez da bateragarria izanen beste ordainsari batzuekin, baldin administrazio publikoen eta haien mendeko entitate, erakunde eta enpresen aurrekontuen kargura badira, ez eta beste jarduera batzuekin ere; hori guztia, abenduaren 26ko 53/1984 Legeari jarraikiz (Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko Legea).
Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea mankomunitate honetako Idazkaritza Kontu-hartzailetzari, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitara dadin, eta beharrezko aurrekontu-egozpenak gaitu ditzan eskumena duen organoak, behar diren ondorioak izateko.
Berriozarren, 2023ko urriaren 17an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.
Iragarkiaren kodea: L2314703