2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5., 6. eta 7. artikuluetan xedaturikoa betetzeko asmoz, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko epea irekiko da, legeek eskatzen dituzten betebeharrak betetzen dituztenek, bake epaile eta haren ordezko aukeratuak izan nahi badute, Udaletxeko bulegoetan horixe eska dezaten. Bertan emanen zaizkie eskabidea eta argibideak.
Zubietan, 2023ko urriaren 23an.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L2315064