225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdia iragarri da udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten udal bulegoetan. Eskabidean adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Esan, 2023ko urriaren 18an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2314734