Iragarkia
225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Aldaketak, 2023rako ordenantza orokorretan, arau eta ordenantza fiskaletan eta karga-tasetan. Behin betiko onespena
Atarrabiako Udalak, 2022ko azaroaren 28an egin bilkuran, 2023ko ekitaldirako zerga arloko erabakiak hartu zituen eta, halaber, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza orokorretan, arau eta ordenantza fiskaletan eta/edo, behar den kasuetan, halakoei dagozkien tarifei buruzko eranskin edo artikuluetan; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, udalaren egoitza elektronikoan eta udal-taulan, eta legez ezarritako jendaurreko epea igaro eta erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik egon ez denez, horiek behin betiko onetsi dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin, eta ondotik txertatzen da aldaketak dituzten ordenantzen testua.
Aldatu ez diren gainerako ordenantza eta arau fiskalek indarrean segituko dute, 2022ko ekitaldiko tarifa berberekin.
Atarrabian, 2023ko urriaren 9an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
MATERIALAK LAGATZEARI, LANGILEEN ZERBITZUAK EMATEARI ETA HORIEK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEI BURUZKO ARAUA
6. ARAUA
Zioen azalpena
Udalaren materialak eta elementuak jabari eta zerbitzu publikoko ondasunak dira. Jakinik elkarteen sektoreak laguntzen duela herritarren bizi kalitatea eta kohesio soziala hobetzen, eta jakinik, halaber, elkarte horiek jarduerak eta ekitaldiak prestatzeko beharrezkoa dela, batzuetan, materialak lagatzea eta langileek zerbitzuak ematea material horiek muntatzeko, Atarrabiako Udalak, arau honen bidez, arautu du nola laga materialak entitate eta elkarteei, eta nola emanen zaizkien langileen zerbitzuak.
1. artikulua.
Ordenantza honen xedea da materialak lagatzea eta langileen zerbitzuak ematea entitateei, elkarteei eta taldeei, Udalaren zerbitzu eskudunak gainbegiraturik.
Materialak laga daitezke eta langileek zerbitzuak eman ditzakete baldin eta haien beharrik ez badago Atarrabiako Udalaren beraren funtzionamendu normalerako.
2. artikulua.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza honetan prezio publikoak ezartzen dira materialak lagatzeagatik eta langileek zerbitzuak emateagatik, eranskineko tarifetan ezarri bezala.
3. artikulua.
Ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaintzera beharturik daude materialen lagapenaren eta/edo langileen zerbitzuen onuradun diren entitateak eta elkarteak.
4. artikulua.
Ordenantza honetako prezio publikoen tarifak eranskinean agertzen dira. Zerbitzuaren iraupenaren eta emandako zerbitzuko jende kopuruaren araberakoa izanen da langileen zerbitzuagatiko tarifa.
5. artikulua.
Alkatetzaren ebazpenaren bidez baimena ematearekin batera sortuko da prezio publikoa ordaintzeko betebeharra, eta honela pagatuko da:
a) Materialak lagatzeko edo zerbitzu emateko, gordailu baten bidez, ezarritako zenbatekoa zuzenean sartuta Udalaren diru kutxetan, 48 ordu lehenago.
b) Zerbitzu ematearen kasuan, baldin eta zerbitzuaren izaeragatik ezin bada aldez aurreko gordailurik egin, Udalak faktura/likidazioa aurkeztearekin batera.
Egindako eta baimendutako eskaeren baliogabetzeak bakar-bakarrik onartuko dira arrazoiak modu sinesgarrian frogatzen badira; idatziz eskatuko da hori eta, betiere, jardueraren data baino hiru egun lehenago gutxienez.
6. artikulua.
Udal zerbitzu teknikoei komenigarria iruditzen zaienean, fidantza bat eskatzen ahalko da, horren bidez erantzuteko lagatako materialetan gerta daitezkeen hausturei, kalteei, erabilera okerrei eta material galduei. Maileguan utzitako balioaren %10 izanen da fidantza. Eskaeraren xedea den lagapenaren baldintzak betetzen ez badira edo eskabidean adierazitako xedea aldatzen bada, fidantza osoa edo haren zati bat atxikiko du Udalak.
7. artikulua.
Lagatako elementuen erabilpen faseetan istripurik gertatuko balitz, edozein motatakoa, haren erantzukizuna ez legokioke inolaz ere Udalari. Erantzukizun zibileko poliza kontratatu beharko du entitate edo elkarte eskatzaileak, egin beharreko ekitaldiaren ondoriozko edozein ustekaberi aurre egin ahal izateko, eskatutako materialen lagapenari eta/edo langileen zerbitzuari dagokienez.
8. artikulua.
Lagatako materialek izaten dituzten haustura eta kalteak entitate erabiltzaileen gain egonen dira. Harreraren arduradunek kalteei buruzko oharrak jasoko dituzte, eta kopia bat erabiltzaileei emanen diete eta jatorrizkoa zerbitzuburuei igorriko diete. Haiek eginen dute behar den tasazioa.
9. artikulua.
Behin kasuan kasuko udal bulegoak jasota lagatako materiala itzuli izanaren frogagiria eta, halakorik baldin badago, likidazio proposamena igorriko zaio Kontu-hartzailetzari, onetsi eta kobratzeko tramitazioa egin dezan.
10. artikulua.
Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoan tramitatuko dira eskaerak, gutxienez ere hamar egun natural lehenago. Eskaera egiteko, honako agiri hauek beharko dira:
a) Eskabide orria, osorik betea.
b) Eskatzailearen NANaren eta/edo entitate edo elkarte antolatzailearen IFKren fotokopia.
c) Egin beharreko jardueraren memoria (sustatu beharreko jardueraren edo ekitaldiaren deskribapena, non egingo den, egunak eta orduak, sarbide mota –librea / sarrera ordainduta– eta eskatzen diren materialak eta/edo langileen zerbitzuak, zehazturik).
11. artikulua.
Materialen lagapenean ez da sartzen materialak lekualdatzea, muntatzea eta desmuntatzea, baldin horretarako langileen zerbitzua ez bada eskatu, zerbitzuari tarifa jarri ez bazaio eta ordaindu ez bada.
Lagatako materialak lanegunetan hartuko dira udal biltegitik, astelehenetik ostiralera, lan orduetan, Udaleko obra zerbitzuetako arduradunaren jarraibideak betez.
Jarduera edo ekitaldia bukaturik, entitate antolatzaileak materialak udal biltegira itzuliko ditu, obra zerbitzuen arduradunarekin adostutako epean eta moduan.
12. artikulua.
Jarduera bukatzen denetik materialak udal biltegira itzuli arte, entitate antolatzailearen erantzukizuna da horiek zuzen bildurik egotea, behar diren segurtasun neurrien arabera, hirugarrenek manipulatzeko aukerarik izan gabe.
13. artikulua.
Materialak lagata dauden denboran, entitate antolatzaileak hartuko du bere gain erantzukizun zibila, penala edo bestelakoa, materialen erabilerari eta zaintzari dagokienez, eta haren kargura baino ez dira izanen haren erantzukizunaren ondoriozko kalte-galerengatiko kalte-ordainak, Atarrabiako Udala horietatik erabat salbu geldituko baita.
14. artikulua.
Materialen lagapena eta/edo langileen zerbitzuak eskatzeak ez du galaraziko agintari eskudunei behar diren baimenak eskatu behar izatea, egin beharreko jarduera edo ekitaldia gauzatzeko beharrezkoak direnak.
15. artikulua.
Udaleko zerbitzuek noiznahi ikuskatzen ahalko dituzte lagatako materialen lekualdatze, muntatze eta desmuntatze lanak, eta zerbitzuok lan horien gainean egiten dizkieten jarraibide eta iradokizun guztiak onartu eta bete beharko dituzte jarduera edo ekitaldiaren antolatzaile diren entitate eta elkarteek.
16. artikulua.
Atarrabiako Udalari dagokio ordenantza honetan jaso ez diren kasuak erabakitzea, eta zalantzaren bat sortzen duten artikuluen azken interpretazioa, halakorik bada.
17. artikulua.
Materialen lagapena eta/edo langileen zerbitzuak diskrezionalak izanen dira beti, eta, ukatuz gero, ezin izanen da erreklamatu.
ERANSKINA.–PREZIO PUBLIKOAK, LANGILEEN ZERBITZUAK EMATEAGATIK ETA MATERIALAK LAGATZEAGATIK
Prezio publiko hauen barnean ez dago BEZa.
A) Langileen zerbitzuak ematea.
MAILA | LANEGUNA | ARRATSALDEA ETA LARUNBATA | JAIEGUNA |
C –Arduraduna– | 80,00 | 100,00 | 100,00 |
D –Ofiziala– | 66’33 | 75,00 | 90,00 |
E –Beste batzuk– | 58’35 | 60,00 | 75,00 |
Prezioa irteerako da, maila profesionalaren arabera (arduraduna, ofiziala, peoia). Irteera bakoitzak bost ordu iraunen du gehienez ere.
B) Materialak uztea/lagatzea.
Astebeterako karpa: 6.000 euro.
(Barne da udal langileen joan-etorria, instalazioa ikuskatzeko).
Zezen-hesia astebeterako: 5.000 euro.
(Barne da udal langileen joan-etorria, instalazioa ikuskatzeko).
Berogailua, eguneko (1): 200 euro.
Ibilgailua, orduko: 30,00 euro.
Agertokiko modulua (2x1m²), eguneko: 10,00 euro.
Agertokiko eskailera, eguneko: 10,00 euro.
Argi-koadroa, unitateko eta eguneko: 30,00 euro.
Argi-mahuka, unitateko eta eguneko: 40,00 euro.
Mahaia (taula/astoak), unitateko eta eguneko: 3 euro.
Aulki bakoitza, eguneko: 1 euro.
Hesi bakoitza, eguneko: 10,00 euro.
(1) Hobaritik salbuetsita.
C) Hobariak.
1. Atarrabiako Udalaren babesa duten ekintzak antolatzen dituztenean, herriko entitate, elkarte eta taldeek prezio publikoan %100eko hobaria izanen dute materialen lagapenean eta langileen zerbitzuan, baldin astelehenetik ostiralera egiten badira, Udaleko Obra Zerbitzuaren laneko ordutegian.
2. Atarrabiako Udaleko entitateen Udal Erregistroan inskribatutako entitateek 20 euroko tasa ordaindu beharko dute mahaiak, agertokiko aulki moduluak, eskailera eta hesiak lagatzeagatik eta argi-koadroa erabiltzeagatik edo langileen zerbitzuak emateagatik. Hala ere, 100 aulki edo 16 mahai baino gehiago behar izanez gero, soberakinari B) apartatuan ezarritako tarifa arrunta aplikatuko zaio. Hobari horietaz baliatzeko, ezinbestekoa izanen da Udaleko Obra Zerbitzuaren lanorduetan egitea, astelehenetik ostiralera.
3. Atarrabian egin beharreko jarduera bat egiteko eskaera egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek 30 euroko tasa ordaindu beharko dute mahaia, agertokiko aulki moduluak eta hesiak lagatzeagatik eta argi-koadroa erabiltzeagatik edo langileen zerbitzua emateagatik, baldin eta jarduera soziala, kulturala, kiroletakoa, ongintzakoa edo antzekoa bada eta jendearentzat irekita badago. Hala ere, 100 aulki edo 16 mahai baino gehiago behar izanez gero, soberakinari B) apartatuan ezarritako tarifa arrunta aplikatuko zaio. Hobari horietaz baliatzeko, ezinbestekoa izanen da Udaleko Obra Zerbitzuaren lanorduetan egitea, astelehenetik ostiralera.
4. Beste toki-erakunde, elkarte edo irabazi-asmorik gabeko erakunde batzuekin sinatzen diren hitzarmenetan ezartzen diren baldintzen arabera, erakunde horiek izan ahalko dituzte hobariak edo ezarritako prezio publikoen salbuespenak.
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA
1. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza hau ezartzen da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, zehazki II. tituluko V. kapituluko 167.etik 171.era bitarteko artikuluak, biak barne (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga honen zerga-egitatea da udal-mugartean egitea zernahi eraikuntza, instalazio edo obra, baldin eta hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, lizentzia hori erdietsia izanik nahiz izan gabe, edo beharrezkoa bada erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztea, betiere Atarrabiako Udalari badagokio lizentzia ematea edo kontrol-jarduera egitea.
Zergari atxikitako zerga-egitatetzat har daitezke honako hauek, besteak beste:
1) Mota guztietako eraikin eta instalazioak eraikitzeko obrak, eraikuntza berrikoak badira.
2) Lehendik eginak dauden mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.
3) Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak, edozein motatakoak direla ere.
4) Eraikinen barreneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere haien erabilera.
5) Behin-behinean egin beharreko obrak.
6) Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.
7) Lur-mugimenduak, hala nola lur-erauzketak, hondeaketak eta betelanak, baldin eta ez badira zehaztu eta programatu onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu baten barneko obra gisa.
8) Finken itxiturak.
9) Eraikinen eraispena, hurre-hurreko aurri egoeran deklaratuena izan ezik.
10) Lurpea ukitzen duten obrak edo instalazioak.
11) Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, baldin eta lokal itxietan ez badaude.
12) Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.
3. artikulua.
1) Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomia erkidegoak, edo toki-erakundeak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepideetarako, burdinbideetarako, aireportuetarako, lan hidraulikoetarako, hiri saneamendurako edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.
Halaber, zerga ordaintzetik salbuetsirik egonen da etxebizitzetan egitea edozein eraikuntza, instalazio edo obra baldin eta, etxebizitzen jabeak izanik Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua edo Nafarroako toki-erakundeak, eta horiek lagata irabazi-asmorik gabeko erakundeei, zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonei laguntzeko badira.
2) Salbuetsirik egonen dira, orobat, honako jabe hauek dituzten eraikuntzak, instalazioak eta obrak:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, eta bere helburuak betetzeko sortu dituen entitate juridikoak, baldin eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak loturik badaude erabilera edo zerbitzu publiko bati.
Udalen mankomunitateak eta batasunak, baldin eta Atarrabiako Udala kide bada, bai eta horiek beren helburuak betetzeko sortu dituzten entitate juridikoak ere.
3) Zerga honengatik Telefónica de España SAU sozietateari legokiokeen ordainketaren ordez, abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legean ezartzen den urteko konpentsazioa eginen da eskudirutan (foru lege horrek ezartzen du zer tributu-araubide duen Espainiako Telefónica Konpainia Nazionalak Nafarroako Foru Komunitatean).
Subjektu pasiboak
4. artikulua.
1) Zerga honen subjektu pasiboak honako hauek dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak, eta, nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabe diren beste entitate batzuk, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.
2) Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren jabetzat joko da bere gain hartzen dituena haiek egiteak dakartzan gastuak edo kostua. Higiezinaren jabea hartuko da obren jabetzat, salbu eta Atarrabiako Udalaren aurrean argi eta garbi egiaztatzen bada obren jabea beste pertsona edo entitate bat dela, obra horretako higiezinaren jabeaz bestekoa.
5. artikulua. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira hartarako lizentzia eskatzen dutenak edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.
Ordezkoak zergadunari eskatzen ahalko dio ordaindutako tributu-kuotaren zenbatekoa.
Zerga-oinarria
6. artikulua.
1) Zerga-oinarria eraikinaren, instalazioaren edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.
2) Aurreko zenbaki horretan xedatutakoaren ondorioetarako, kostu erreal eta benetakoa exekuzio materialeko aurrekontuaren arabera zehaztuko da, ordainsariak eta industria-mozkina kenduta.
Kuota
7. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskineko karga-tasa aplikatzetik heldu dena.
Hobariak
8. artikulua. Hobaria energia berriztagarriei lotutako obretarako.
Eraikuntzek, instalazioek edo obrek %50eko hobaria izanen dute EIOZaren kuotan (eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga), baldin eta autokontsumorako sistemak ezartzen badituzte eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako.
Hobari hori soilik aplikatuko da energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemetara bideratutako gauzatze materialaren kostuaren zatian, betiere sistema horiek instalatzea nahitaezkoa ez denean, arloaren gaineko araudi espezifikoaren arabera.
Hala, aurrekontuan helburu espezifiko horrekin bat ez datozen obrak jasotzen badira, obra horietako bakoitzari dagokion zenbatekoa behar bezala xehatua aurkeztu beharko da.
Hobaria aplikatzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.
b) Hobari-eskaera eta justifikazio-dokumentazioa Udal Ogasunari zuzendutako eskabide baten bidez aurkeztea, lizentzia eskatzeko unean, edo obraren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, edo hura amaitzean, eta instalazioari buruzko araudia betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea (erregistro-zenbakia, jarraikiz Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko sailburuaren martxoaren 5eko 60/2015 Foru Aginduari eta apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuari), edo haren ordezkoa.
Sortzapena
9. artikulua. Zerga hau sortzen da eraikuntza, instalazioa edo obra hasten denetik, hartarako lizentziarik lortu ez bada ere.
Zergaren kudeaketa
10. artikulua. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga eskatuko da tramitazio laburtuko araubideari lotutako lizentzien kasuan edo tramitazio bereziko lizentzia jakinarazien kasuan eta erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztea eskatzen den obren kasuan, Administrazioak eginen duen behin-behineko likidazioaren bidez. Obrak bukatutakoan, zerga arloko administrazioaren eskumena izanen da zergaren behin betiko likidazioa egitea, betiere ordenantza honetan ezarritako kudeaketa arauekin bat.
Behin-behineko likidazioa kalkulatzeko, zerga-oinarria zehaztuko da, interesdunek aurkeztu duten aurrekontuaren arabera, baldin eta dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia badago.
Halako lizentziarik ez dagoenean, edo proiektua ikus-onestea nahitaezkoa ez bada, zerga-oinarria udaleko teknikariek finkatuko dute proiektuaren kostu zenbatetsiaren arabera.
Lizentzia eman ondoren hasierako proiektua aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu beharko da aurrekontu berriarekin, eta aurrekontua handitzen bada, udal-administrazioak aldaketa onartu ondoren, zergaren likidazio osagarria onetsiko da, hasierako aurrekontuaren eta aldatutakoaren arteko aldearekin.
11. artikulua.
1) Eraikuntzak, instalazioak eta obrak amaitu ondoren. Ikusirik egiazki egin direnak, baita horien benetako kostu erreala ere, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga-oinarria aldatuko du eta behin betiko likidazioa eginen; hori egin ondoren, subjektu pasiboari eskatuko dio paga diezaion edo, hala behar denean, sobera jarritakoa itzuliko dio.
2) Aurreko apartatuan xedatutakoari dagokionez, obra bukatu edo behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetean, inguruabar horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da, eta horrekin batera eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostu erreala eta obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria ere bai, bidezkoa denean behar den lanbide elkargoak ikus-onetsia, zeinean frogatuko baita obraren kostu osoa edo kostu hori justifikatzen duten faktura eta bestelako agiriena.
3) Eraikuntzen, instalazioen edo obren bukaerako datatzat joko da zuzenbidean onargarri den edozein frogabide erabiliz zehazten dena, eta, bereziki, aurreikusitako xederako edo erabilerarako prest dauden unea, hots, ondoren inolako jarduketa materialik egin beharrik gabe prest dauden unea.
4) Baldin eta zergaren subjektu pasiboak aldatzen edo ordezten badira eraikuntzak, instalazioak edo obrak gauzatu bitartean, bukaerako likidazioa eginen zaio obrak bukatzen diren egunean subjektu pasibo denari.
12. artikulua. Zergaren likidazioaren ondorioetarako, berdin jokatuko da administrazioaren isiltasun positiboz eman diren lizentziekin eta berariaz eman direnekin.
13. artikulua. Lizentziaren titularrak uko egiten badio baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari, idatziz aurkeztutako berariazko ukoaren bidez, Atarrabiako Udalak, hala behar denean, ordaindutakoa itzuliko du.
Era berean, lizentzia iraungi ondoren, Atarrabiako Udalak deuseztatu eginen du egindako likidazioa, eta, hala behar denean, itzuli eginen du, salbu titularrak eskatzen badu lizentzia berritzea eta Udalak baimentzen badu.
Arau-hausteak eta zehapenak
14. artikulua. Tributu arloko arau-hausteen kalifikazioari nahiz kasu bakoitzean horien ondorioz ezarri behar diren zehapenen xedapenari dagokien orotan, men eginen zaio Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskapenaren ordenantza fiskalean xedatuari.
ORDENANTZA FISKALAREN ERANSKINA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENARENA
Karga-tasa
Ondoko tasa ezarri da:
–Obren benetako kostua 6.000,00 eurotik GORAKOA: %5.
–Obren benetako kostua 6.000,00 eurotik BEHERAKOA: %4,5.
ORDENANTZA FISKALA, HIRI-LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA
2. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko VI. kapituluko 172.etik 178.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.
Zerga-egitatea
2. artikulua.
1) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, lur horiek izaten duten balio-gehikuntza kargatzen duena, gehikuntza hori agerian geratzen denean lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzearen ondorioz edo lur horien edozein gozamen-eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, sortu edo eskualdatzearen ondorioz.
2) Zerga honen ondorioetarako, kategoria hauetakoren batean sartzen direnak hartuko dira hiri-lurtzat, udal baten katastroan edo katastro-erroldan hiri-unitate higiezin gisa egon ala ez egon:
a) Lurraldearen antolamendu eta hirigintzari buruzko foru legeek hiri-lurtzat hartutako lurzorua edo hirigintzako planeamendu orokorrean urbanizagarri sektorizatutzat hartzen den lurzorua, bai eta urbanizagarri gisa sailkatutako gainerako lurzorua ere, hura sektorizatu duen hirigintza tresna onetsi denetik beretik.
b) Gutxienez ibilgailuendako sarbidea, ur hornidura, urak hustekoa eta argindarraren hornidura dituzten lurrak, hirigintzan haien sailkapena zeinahi dela ere; edo azaleraren erdia bederen eraikinek finkaturiko eremuetan dauden lurrak.
c) Landa-lurrak, baldin eta bertan nekazaritzarako erabilera hutsaldu duten jarduketarik egin bada, nahiz eta horrek lurzoruaren izaeran aldaketarik eragin ez.
d) Eraikuntzek okupatutako lurzoruak eta horiei itsatsiak eta horien mendekoak.
e) Industria jardueretarako okupatutako lurzoruak, baldin eta jarduera horiek bertan gauzatzen badira.
3) Aurreko atalean xedatutakoarekin bat hiri-lurtzat jotzen ez diren lurzoruak landa-lurtzat joko dira, eta aipatu lurzoru horiek izaten ahal duten balio gehikuntza ez da zerga honi loturik egonen.
4) Hiri-lurren eskualdaketak ez dira zergaren menpe egonen baldin eta subjektu pasiboak frogatzen badu horietan ez dela balio-gehikuntzarik izan lurren eskualdaketaren eta eskurapenaren balio errealen arteko diferentziak eraginda.
Ondorio horietarako, subjektu pasiboak balio-gehikuntzarik ez dela izan ziurtatzen duten frogak aurkeztu beharko ditu.
Balio-gehikuntzarik ez dela izan frogatzeko, lurraren eskualdaketaren eta eskurapenaren balio errealak izanen dira, hurrenez hurren, ondasun higiezinaren eskualdaketan eta eskurapenean ordaindutakoak, eragiketa horiek agiri bidez jasotzen dituzten tituluetan ageri direnak, edo, bestela, udalak edo higiezinaren eskualdaketa kargatzen duten zergen kudeaketaz arduratzen den zerga administrazioak egiaztatutakoak, haiek baino handiagoak badira.
Irabazizko eskurapena edo eskualdaketa denean, aurreko paragrafoetako erregelak aplikatuko dira, eta oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren aitorpenean ageri dena izanen da balio horien zenbateko erreala, edo udalak edo eskualdaketa kargatzen duten zergen kudeaketaz arduratzen den zerga administrazioak administratiboki egiaztatutakoa, hura baino handiagoa bada.
Apartatu honetan xedatutakoarekin bat egindako deklarazioa, eragiketa zergaren menpean ez dagoela dioena, balioa egiaztatu aurrekoa, behin-behinekoa izanen da. Hori dela medio, ondoren egiaztatzen den balioaren arabera frogatzen bada balio-gehikuntza izan dela, lurraren eskualdaketa zergaren menpe geldituko da. Kasu horretan, udalek behar den tributu likidazioa eginen dute.
Likidazioa egina badago ordurako, ordea, ondoren egiaztatutako balioaren arabera frogatzen bada ez dela balio-gehikuntzarik izan, zergadunak eskubidea izanen du dagokion itzulketa egin dakion. Aurreko bi paragrafoetan xedatutakoa aplikatuko da baldin eta, kasu horietako bakoitzean, preskribitu ez badu udalen eskubideak tributu zorra zehazteko, edo zergadunen eskubideak bidegabeko sarreren itzulketarako.
Apartatu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Zerga Administrazioak udalei jakinaraziko die zein diren berak egiaztatutako balioak, haien udalerrietan dauden higiezinei dagokienez.
Lurzoruaren balioa bereizirik ageri ez bada, honela kalkulatuko da: eskualdaketaren datan lurraren balio katastralak ondasun higiezinaren balio katastral osoarekiko egiten duen proportzioa aplikatuko da. Proportzio hori higiezinaren eskualdaketarako nahiz eskurapenerako aplikatuko da.
Apartatu honetan adierazitakoarekin bat lurren balio-gehikuntzarik ez dagoenean, 13. artikuluan araututako deklarazioa aurkezteko betebeharra mantenduko da betiere.
Apartatu honetan adierazitakoarekin bat lurren balio-gehikuntzarik ez dagoenean, higiezinen ondorengo eskualdaketan ez da kontuan hartuko eskuratu aurreko aldia, lurren balio-gehikuntza gertatu den urte kopurua kontatzearen ondorioetarako. Paragrafo honetan xedatutakoa ez da aplikatuko higiezinen ekarpenak edo eskualdaketak zergaren menpe ez badaude, jarraikiz Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarriari.
Salbuespenak
3. artikulua. Honako egintza hauengatik agertzen diren balio-gehikuntzak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:
a) Ezkontideek ezkontza unitatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren adjudikazioak eta beren ondasun komunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.
b) Herentziaz, legatuz, ezkonsariz, emaitzaz edo, dohainik dela, beste nolanahi egiten diren ondasun eskualdatze guztiak, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.
c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin ezkontza baliogabetze, banantze edo dibortzio kasuetako epaia betetzeagatik bada.
Nolanahi ere, aurreko a), b) eta c) letretan aipatzen diren negozio juridikoak gertatzen direnean, ez dute etenik eraginen 175. artikuluan ezarritako hogei urteko epean. Higiezin horiek gero eskualdatzen direnean, ulertuko da lurren balio-igoera gertatu den urteen kopuruan ez dela etenik izan letra horietan ezarritako negozio juridikoen ondorioz.
d) Zortasun eskubide edozertarikoak eratu eta eskualdatzea.
Ondasun eskualdaketak edo jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eraketa edo eskualdaketa irabazizkoa, uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean ezarritako zerga araubidea aplikatzekoa zaien entitateen alde (10/1996 Foru Legea, erregulatzen duena Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea), edo maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 4. artikuluan jasotzen den kultur mezenasgoaren onuradunak diren pertsonen eta entitateen alde (foru lege horrek Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen ditu).
4. artikulua. Halaber, zerga honetatik salbuetsirik daude balio-gehikuntzak, zerga hori ordaintzeko eginbidea pertsona edo entitate hauei dagokienean:
a) Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua, autonomia erkidegoak, baita horien erakunde autonomoak ere, izaera administratiboa badute.
b) Atarrabiako udalerria eta bertan sartutako gainerako toki entitateak edo udalerri hori kide dutenak, eta haien erakunde autonomoak, izaera administratiboa badute.
c) Gizarte Segurantza, montepioak eta mutualitateak kudeatzen dituzten entitateak, indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera eratuak.
d) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo entitateak.
e) Itzulkizun diren administrazio emakiden titularrak, haiei atxikitako lurrei dagokienez.
Subjektu pasiboak
5. artikulua.
1) Honako hauek dira zergaren subjektu pasiboak, zergadun gisa:
a) Lurrak eskualdatzen direnean nahiz gozamen eskubide errealak (jabaria mugatzen dutenak), irabazi-asmoz eratzen edo eskualdatzen direnean, lurraren erostuna, edo, bestela, kasuan kasuko eskubide erreala noren alde eratzen den, huraxe, edo noren alde eskualdatzen den, huraxe.
b) Lurrak eskualdatzen direnean nahiz gozamen eskubide errealak (jabaria mugatzen dutenak) kostu bidez eratzen edo eskualdatzen direnean, lurraren eskualdatzailea, edo, bestela, kasuan kasuko eskubide erreala nork eratzen duen, huraxe, edo nork eskualdatzen duen, huraxe.
Letra honetan aipatzen diren kasuetan, lurraren eskuratzailea edo delako eskubide erreala noren alde eratzen edo eskualdatzen den, huraxe hartuko da zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat, zergaduna Espainian bizi ez den pertsona fisikoa denean.
Eskuratzailea zergadunaren ordezkoa bada, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du betiere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari jasanaraztea.
Eskuratzailea zergadunaren ordezkoa bada, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du betiere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari erasatea.
2) Lurrak eskualdatzen direnean nahiz gozamen eskubide errealak (jabaria mugatzen dutenak) kostu bidez eratzen edo eskualdatzen direnean, lurraren eskualdatzailea, edo, bestela, kasuan kasuko eskubide erreala nork eratzen duen, huraxe, edo nork eskualdatzen duen, huraxe.
Letra honetan aipatzen diren kasuetan, lurraren eskuratzailea edo delako eskubide erreala noren alde eratzen edo eskualdatzen den, huraxe hartuko da zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat, zergaduna Espainian bizi ez den pertsona fisikoa denean.
Eskuratzailea zergadunaren ordezkoa bada, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du betiere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari jasanaraztea.
3) Hipoteka-zordunek eskualdatzen dituztenean ohiko etxebizitzaz bestelako ondasun batzuk, hipotekaren betearazpen judizial bat edo ez-judizial bat egiten ari den bitartean, konkurtso-prozedura baten esparruan, higiezina eskuratzen duen pertsona edo entitatea joko da zergadunaren ordezkotzat, eta hari jasanarazten ahalko dio kargaren zenbatekoa.
Zerga-oinarria
6. artikulua.
1) Zerga honen zerga-oinarria hiri-lurren balio-gehikuntza da, sortzapenaren unekoa, eta gehienez ere hogei urteko epean izandakoa; haren zenbatekoa kalkulatzeko, sortzapenaren unean lurrak zuen balioa(kalkulatuko dena , artikulu honen 3., 4., 5. eta 6. apartatuetan xedatutakoaren arabera), biderkatuko da sortzealdi horri dagokion koefizienteaz, bat etorriz ordenantza fiskal honetako tarifen eranskinean jasotakoarekin.
2) Balio-gehikuntzaren sortzealdia hau izanen da:
a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, eskualdaketa kostu bidezkoa nahiz irabazizkoa izan, lurraren eskurapenaren egunetik eskualdatu arte igarotako urte kopurua.
b) Jabaria mugatzen duen eskubide erreal bat eratzen denean, lurraren eskurapenaren egunetik eskubide erreala eratu arte igarotako urte kopurua.
c) Jabaria mugatzen duen eskubide erreal bat eskualdatzen denean, eskubidearen eskurapenaren egunetik eskualdaketa egin arte igarotako urte kopurua.
Igarotako urteen kopurua kontatzean urte osoak hartuko dira, urte zatikiak kontuan hartu gabe. Sortzealdia urtebetetik beherakoa denean, urteko koefizientea hainbanatuko da, soilik hilabete osoak kontuan hartuta, eta ez hilabete zatikiak.
3) Lurren eskualdaketetan, zergaren sortzapenean lurrek duten balioa izanen da indarrean dagoen balorazio txostena aplikatzearen ondoriozkoa, ondasun berezitzat harturiko zati badira ere edo eskualdatutako ondasun higiezinaren banako balioa zehaztu gabe badago ere.
Aurrekoa gorabehera, lurraren eskualdaketa egiten den unean indarrean dagoen balorazio txostenean azaltzen ez bada lurrak zerga honen ondorioetarako duen hiri-lur izaera, edo lurraren hirigintzako ezaugarriak aldatu badira eta balorazio txostenean azaltzen direnak bezalakoak ez badira, behin-behineko likidazioa eginen da balorazio txosten horretan azaltzen den baliotik abiatuta. Behin balorazio txosten berria onetsitakoan, non sortzapenaren unean egoera berriarekin bat datorren balioa esleituko baitzaio lurrari, behin betiko likidazioa igorriko da, zergaren sortzapenaren datarekin, eta ordaindutakoak hori baino gehiago jotzen badu, soberakoa itzuli eginen zaio interesdunari.
Ondorio horietarako, balorazio txosten berrian agertzen den balioa zuzenduko da, honela: sortzapenaren unean indarrean dagoen txostenaren arabera hiri-lur gisa sailkaturiko lur guztietako metro koadroaren batez besteko balio ponderatua zati txosten berriak lur horiexei emandako metro koadroaren batez besteko balio ponderatua, eta zatiketa horretatik ateratzen den koefizientea txosten berrian agertzen den balioaz biderkatuko da.
4) Jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen eraketan eta eskualdaketan, 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz sortzealdiari dagokion koefizientea aplikatuko da aurreko apartatuan zehaztutako balioaren gainean, eskubide horien balioak egiten duen zatiaren gainean zehazki; eskubideen balioa kalkulatzeko, aplikatuko dira ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren ondorioetarako ezarritako arauak.
5) Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago altxatzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan, 2. apartatuan ezarritakoarekin bat sortzealdiari dagokion koefizientea aplikatuko da 3. apartatuan zehaztutako balioaren zati batean; zati hori aterako da eskualdaketa eskrituran finkatzen den proportziotasun-modulutik edo, halakorik ez badago, kalkulua eginda ateratzen den proportziotasun-modulutik: lurgainean edo lurpean eraikiko diren solairuen azaleraren edo bolumenaren, eta, behin horiek eraiki ondoren, eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioa.
6) Nahitaezko desjabetzeen kasuan, 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz sortzealdiari dagokion koefizientea aplikatuko da prezio-justuaren barruan lurraren balioari dagokion zatiaren gainean.
Kuota
7. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskineko karga-tasa aplikatzetik heldu dena.
Sortzapena
8. artikulua.
1) Zerga sortzen da:
a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.
b) Edozein gozamen-eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gertatzen den egun berean.
2) Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamen-eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, hutsaldu edo suntsiarazi dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, egintza edo kontratu horrek irabazirik ekarri ez badio eta ebazpena irmo bihurtu eta lau urteko epean eskatzen badu itzulketa; irabaziak izan direla usteko da, interesdunek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela frogatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak jasotzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik ekarri ez badute ere, hutsaltzen edo suntsiarazten bada subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da deus itzuliko.
3) Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratugile biek adosturik hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Adostutako erabakitzat hartuko da adiskidetze-ekitaldian bat etortzea eta demandari amore ematea.
4) Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori etengarria bada, zenbatekoa ez da likidatuko baldintza hori bete arte. Baldintza hori suntsiarazlea bada, zerga berehala eskatuko da, baina, baldintza betetzen denean, itzulketa eginen da aurreko paragrafoko arauaren arabera.
Zergaren kudeaketa
9. artikulua. Zergadunak edo, hala balitz, haien ordezkoak, beharturik daude aitorpena Udalaren kudeaketa bulegoan aurkeztera, hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak.
Aitorpen hori aurkeztuko da, zergaren sortzapena gertatzen denetik hasita honako epe hauetan:
a) Bizidunen arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.
b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izanen da, luzagarria, urtebetekoa izanen baita subjektu pasiboak hala eskatzen badu.
Aitorpenarekin batera, zerga ezartzea eragin duten egintzak edo kontratuak jasotzen dituen dokumentua aurkeztuko da, bai eta subjektu pasiboaren NANaren edo IFZaren, bizileku-txartelaren, pasaportearen edo IFKren fotokopia edo ordezkaritza egiaztatzen duen beste edozein dokumentu ere.
c) Aitorpena aurkeztearekin batera, zergadunak zergapean ez dagoela adierazten duen behin-behineko aitorpena eskatzen ahalko du 2. artikuluan ezarritako kasuetan. 4.º de esta ordenanza fiscal, debiendo adjuntar en cada caso la documentación prevista en dicho artículo.
10. artikulua.
1) Subjektu pasiboak uste badu gertatu den balio igoerak salbuespen kasu bat dakarrela, eta ez dagoela ordaintzera behartua, horren berri ematen ahalko du legez ezarritako epeen barruan, adierazita zein lege xedapenek babesten duten onura hori, eta, hala behar badu, horren frogagiriak aurkeztuko ditu, aitzineko artikuluan eskatzen ziren agiriez landa.
2) Alegatuagatik ere ordaindu beharra badago, Udal Administrazioak behar den likidazioa eginen du.
3) Ordainketak hamar urteko modalitatearen edo baliokidetza tasaren bidez egin dituzten zergadunei dagokion zergaldian modalitate horren bidez ordaindutakoa kenduko zaie ordaindu beharreko kuotatik. Modalitate hori, hain zuzen, xedatuta dago Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Arauaren 74.1 artikuluan, zeina Foru Parlamentuak onetsi baitzuen 1981eko ekainaren 2an hartutako erabaki baten bidez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen bosgarren xedapen iragankorrean.
11. artikulua. 9. artikuluan xedatua ukatu gabe, halaber beharturik daude, subjektu pasiboek dituzten epe eta molde beretan, Udalari aditzera ematera zerga-egitatea gauzatu dela, lurren eskualdatzaileak edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen eratzaileak edo eskualdatzaileak, baldin eta dohainik eta bizien arteko negozio juridikoaren ondorioz gertatu badira.
12. artikulua. Zergaren aitorpena aurkezten duena, aurkezte hutsagatik, zerga ordaintzeko betebeharra duenaren ordezkari izanen da, eta zerga-kudeaketako prozeduran egiten diren jakinarazpen guztiek, egiten diren likidazioenak barne, interesdun berberekin ulertu izan balira bezalako balioa eta ondorioak izanen dituzte.
13. artikulua. Udal Administrazioak zergaren behin betiko likidazioa ezartzeko beharrezko diren bestelako agiriak aurkezteko eskatzen ahal die subjektu pasiboei, hogeita hamar eguneko epean aurkezteko ere, non, interesdunak eskatuta, epe hori beste hamabost egunez luzatzen ahalko baita, halako eran non errekerimendu horiek ezarritako epeetan betetzen ez badute, hori arau-hauste soiltzat joko baita, betiere zehapen astunaren graduazioaren elementu bada, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskapenaren ordenantzan xedatutakoarekin bat.
14. artikulua. Notarioak beharturik egonen dira Atarrabiako Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, hizpide dituztenak zerga honen zerga-egitatea gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoak, alde batera utzita azken borondatezko egintzak.
Halaber, beharturik egonen dira igortzera, epe berean, sinadura ezagutzeko edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, agertzen dituztenak egitate, egintza edo negozio juridiko horiek.
Artikulu honetan ezarritakoak ez du galarazten lege orokor eta tributuzkoetan ezarritako laguntzeko betebehar orokorra.
15. artikulua. Udal Administrazioak, zerga honen likidazioak onesten dituenean, legezko eran jakinaraziko die hori subjektu pasiboei, betiere adierazita ordaintzeko epeak eta bidezkoak diren errekurtsoak.
Arau-hausteak eta zehapenak
16. artikulua. Tributu arloko arau-hausteen kalifikazioari nahiz kasu bakoitzean horien ondorioz ezarri behar diren zehapenen xedapenari dagokien orotan, men eginen zaio Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskapenaren ordenantza fiskalean xedatuari.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testua osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, eta indarrean segituko du harik eta berariaz aldatzen edo indargabetzen den arte. Ordenantza fiskal hau zati batean aldatuz gero, aldatzen ez diren artikuluek indarrean segituko dute.
TARIFEN ERANSKINA
Zerga-oinarria
Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
Karga-tasa
Honako tasa ezarri da: %25.
OHARRA:
Toki Ogasunei buruzko Foru Legea.
175. artikulua. Zerga-oinarria eta kuota.
1. Zerga honen zerga-oinarria hiri-lurren balio-gehikuntza da, sortzapenaren unekoa, eta gehienez ere hogei urteko epean izandakoa; haren zenbatekoa kalkulatzeko, sortzapenaren unean lurrak zuen balioa (kalkulatuko dena artikulu honen 3., 4., 5. eta 6. apartatuetan xedatutakoaren arabera) biderkatuko da sortzealdi horri dagokion koefizienteaz, 2. apartatuan ezarritakoaren arabera.
2. Balio-gehikuntzaren sortzealdia hau izanen da:
Sortzealdia:
KOEFIZIENTEA | SORTZEALDIA |
0,28 | 20 urte edo hortik gora |
0,28 | 19 urte |
0,06 | 18 urte |
0,06 | 17 urte |
0,06 | 16 urte |
0,06 | 15 urte |
0,06 | 14 urte |
0,06 | 13 urte |
0,06 | 12 urte |
0,06 | 11 urte |
0,06 | 10 urte |
0,06 | 9 urte |
0,06 | 8 urte |
0,06 | 7 urte |
0,06 | 6 urte |
0,06 | 5 urte |
0,10 | 4 urte |
0,11 | 3 urte |
0,12 | 2 urte |
0,07 | 1 urte |
0,06 | Urtebetetik behera |
Gehieneko koefiziente horiek urtero eguneratuko dira hartzen den udal-erabakian ezarritakoaren arabera, eta, hala badagokio, gehienekoak Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoak izanen dira.
Aurreko paragrafoan aipatzen den eguneratzearen ondorioz, udalak onetsitako koefizienteren bat legezko gehieneko koefiziente berria baino handiagoa bada, berria aplikatuko da zuzenean, udalak gehiegizkoa zuzentzeko onesten dituen koefiziente berriak indarrean jarri arte.
ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA
9. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua.
Zerga-egitatea da zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzeari buruzko abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen ondorioz jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten instalazio eta jarduerak ezartzeko, ustiatzeko, lekualdatzeko, funtsezko aldaketak egiteko, berriz irekitzeko eta abian jartzeko, bai eta jarduera kaltegabeen kasuan, udal lizentzia behar dutenetarako ere. Eta gainera, zerga-egitatea da kontrolerako jarduera administratiboak egitea lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez aurkeztu behar denean erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa. Zehazki:
a) Jarduera-lizentzia.
b) Irekitzeko lizentzia.
c) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.
d) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena.
e) Jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egitea, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Zergak ordaindu beharra hasten da:
Nahitaezko lizentzia ematen denean, edo aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten denean.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berrikusten bada, edo haien izenean aurkezten bada aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena.
Tarifak
5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jasotzen dira aplikatuko diren tarifak.
6. artikulua. Interesdunak berariaz uko egiten badio eskatutako lizentziari, edo jarduera bati uko egiten diola jakinarazten bada jarduera horren ondorengo kontrol-jarduera amaitzen duen udal-ebazpena eman aurretik, tasa %80 murriztuko da.
Kudeaketa arauak
7. artikulua. Jarduera baterako baimena erdietsi edo jarduera abiarazi nahi dutenek Udalean aurkeztuko dute behar den lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena, zehaztuta lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta lokalaren kokapena, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.
8. artikulua. Behin erantzukizunpeko adierazpena edo jakinarazpena eginda, edo lizentzia emanda, Administrazioak tasa horren likidazioa onartuko du.
Subjektu pasiboek borondatez kobratzeko epearen barruan ordaindu beharko dute zenbatekoa, jakinarazpenaren egunetik aurrera; bestela, premiamendu bidez kobratuko da, bestelako abisurik gabe.
10. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.
11. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu.
Arau-hausteak
12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraikiko zaio.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.
Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikuspena, ondoko kontrola 448/2014 Foru Aginduaren II. eranskinean sartutako jardueretan:
Emandako lizentzia bakoitzeko: 1.643,23 euro.
II. epigrafea.
Irekitzeko lizentzia, irekitzeko lizentziaren aldaketa, irekitakoan kontrolak egitea, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada:
LOKALAREN AZALERA | m² BAKOITZEKO |
50 m²-ra bitarte | 9,09 euro |
51 eta 100 m² artean | 7,93 euro |
101 eta 400 m² artean | 6,81 euro |
401 eta 701 m² artean | 5,11 euro |
701 m²-tik gora | 4,49 euro |
III. epigrafea.
Jarduerarako lizentziaren funtsezko aldaketa izapidetzeagatiko tasa, jarduerarako lizentziaren luzapena eta berrikuspena; ondoko kontrola 448/2014 Foru Aginduaren II. eranskinean jasotako jardueren kasuan:
I. epigrafeko tarifak aplikatuko dira.
Jardueraren birkalifikazioak:
1.–Aurretiazko lizentziarik gabe:
Irekitze berritzat hartuko da, eta II. epigrafeko tarifak aplikatuko dira.
2.–Aurretik lizentzia izanda:
II. epigrafeko tarifen %50 aplikatuko da.
Jarduera eskualdatzea eta titularra aldatzea:
II. epigrafeko tarifen %50 aplikatuko da.
Lizentziaren eskualdaketa:
48,42 euro eskualdaketa bakoitzeko.
ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
13. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea hilerriko berariazko zerbitzuak ematea da.
Subjektu pasiboa
3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.
Zerga-oinarria
4. artikulua. Zerga-oinarria finkatuko da ordenantza honen tarifen eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, honako kontzeptu hauei dagozkien zerbitzu moten arabera:
1. epigrafea.–Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak
2. epigrafea.–Hobitik ateratzeak.
3. epigrafea.–Panteoiak, hilobiak, nitxoak eta kolunbarioak.
4. epigrafea.–Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden nitxoetan edo kolunbarioetan ehorztea.
Tarifen aplikazioa
5. artikulua. Hilerri honetako beste hilobi batzuetatik atera eta nitxo batean berriz ere ehortziz gero, hilotza ateratzeagatik eta ehorzteagatik ordaindu beharko dira tasak. Hondakinak beste hilerriren batetik ekarriz gero, ehorzketari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.
6. artikulua. Hilotzak nahiz gorpuzkiak erretzetik sortutako errautsek gorpuzkiak hobiratzerakoan hartzen duten tratamendua izanen dute, ordenantza honi dagokionez.
7. artikulua. Hilotzak edo gorpuzkiak okupaturik dauden nitxo eta kolunbarioetan ehorzteko ematen diren lizentziak baimen berritzat hartuko dira, eta 3. epigrafeko prezioei 4. epigrafean jasotako murriztapena aplikatuko zaie, aurreko baimena edo haren luzapena eman zenetik igaro den urte bakoitzeko.
XEDAPEN OSAGARRIAK
8. artikulua. Arau honetan jasotzen ez den orotan hilerriko erregelamendua eta hileta-osasunari buruzko xedapenak izanen dira arau osagarriak.
9. artikulua. Atarrabiako Udalak ez du inolako erantzukizunik izanen titulartasun pribatuko panteoietan hilotzak edo gorpuzkiak ehorzteko lanak egitean. Ehorzketa lan horien ondorioz kalterik edo hondamenik sortuz gero, titularren kontura izanen da.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.
EHORZKETA-LEKUA | GORPUA | GORPUZKIAK |
1. Obrako panteoietan eta kaperetan | 146,62 euro | 73,10 euro |
2. Lurreko panteoietan | 225,31 euro | 112,66 euro |
3. Nitxoetan | 146,62 euro | 73,31 euro |
4. Lurrean | 225,30 euro | |
5. Kolunbarioetan | 53,23 euro | 26,61 euro |
Lanalditik kanpoko zerbitzuak (larunbatak, igandeak eta jaiegunak)
EHORZKETA-LEKUA | GORPUA | GORPUZKIAK |
1. Obrako panteoietan eta kaperetan | 318,62 euro | 79,65 euro |
2. Lurreko panteoietan | 418,76 euro | 79,65 euro |
3. Nitxoetan | 318,62 euro | 79,65 euro |
4. Lurrean | 418,76 euro | |
5. Kolunbarioetan | 159,31 euro | 79,65 euro |
II. epigrafea.–Hobitik ateratzea.
–Hobitik atera eta beste hilobi batean ehorztea: 133,52 euro.
–Hobitik atera eta hezurtegi orokorrera eramatea: doan.
–Gorpuzkiak hobitik atera eta ematea: 80,00 euro.
III. epigrafea.–Panteoiak, hobiak, nitxoak eta kolunbarioak.
–Panteoiak:
- Panteoien kontzesioaren tramitazioa, eskualdatutako panteoi bakoitzeko: 885,99 euro.
- Panteoi hirukoitz eraikien kontzesioa, 50 urterako, 49 urteko luzapenarekin: 6.946,93 euro.
–Hilobiak:
- Lurrean, hamar urterako, luzatzeko eskubidearekin: 512,08 euro.
- Lehen luzapena, bost urterako: 287,02 euro.
- Bigarren luzapena, bost urterako: 287,02 euro.
- Hirugarren luzapena, bost urterako: 287,02 euro.
–Nitxoak:
- Hamar urteko epe arrunterako kontzesioak: 342,57 euro.
- Lehen luzapena, bost urterako: 287,02 euro.
- Bigarren luzapena, bost urterako: 287,02 euro.
- Hirugarren luzapena, bost urterako: 287,02 euro.
–Kolunbarioak:
- Hamar urterako kontzesioa: 177,57 euro.
- Luzapena, bost urterako: 151,11 euro.
- Bigarren luzapena, bost urterako: 151,11 euro.
- Hirugarren luzapena, bost urterako: 151,11 euro.
IV. epigrafea.–Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden nitxoetan edo kolunbarioetan ehorztea.
Hilotzak jada okupatuta dauden nitxoetan ehorzteko ematen diren lizentziak, edo gorpuzkiak jada beste gorpuzki batzuekin okupatutako kolunbarioetan ehorztekoak, kontzesio berritzat joko dira, eta honako murriztapen hauek aplikatuko dira IV. epigrafean ezarritako tarifetan:
Aurreko kontzesioa edo luzapena bukatzeko 5 urte edo gehiago falta badira, dagokion tarifaren %50 likidatuko da. Beherapen bera aplikatuko da baldin erabiltzen den nitxoak kontzesio betierekoa badu.
Aurreko kontzesioa 5 urtetik beherako epean bukatzekoa bada, dagokion tarifaren %75 likidatuko da.
ORDENANTZA FISKALA, LURRAREN KONTRIBUZIOA ARAUTZEN DUENA
19. ORDENANTZA
1. artikulua. Izaera.
Lurraren kontribuzioa zuzeneko tributu erreal bat da, kargatzen dena ondasun higiezinen balioaren gainean, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko II. kapituluko 133.etik 158.era bitarteko artikuluei, biak barne (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
2. artikulua. Zerga-egitatea eta ez ordaintzeko kasuak.
Zerga honen zerga-egitatea da edukitzea jarraian zerrendatzen diren eskubideen titulartasuna, landa- eta hiri-lurreko ondasun higiezinen gainean eta ezaugarri berezidun higiezinen gainean:
a) Kontzesio administratiboa, ondasun higiezinen gainean edo horiei lotutako zerbitzu publikoen gainean.
b) Azalera-eskubide erreal bat.
c) Gozamen eskubide erreal bat.
d) Erabili eta lupertzeko eskubidea, herri-ondasunen kontraprestazioaren bitartez.
e) Jabetza eskubidea.
Aurreko apartatuan ezarritako zerga-egitate bat gertatuz gero, bertan ezarritako ordenan, ondasun higiezina ez zaio lotuko hor jasotako gainerako modalitateetako araubideari.
Zerga honen ondorioetarako, ondasun higiezintzat joko dira Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legean horrelakotzat jotzen direnak.
Baldin higiezin bera badago udal-mugarte batean baino gehiagotan, zerga honen ondorioetarako, joko da honako hau dela udal horietako bakoitzari dagokion ordainarazpena: udalerriaz gaindiko balorazio txostena edo udaletako balorazio txostenak aplikatzearen ondorioz ateratzen den balioa.
Jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 34. artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak), Nafarroako Gobernuak onets dezake udalerriaz gaindiko balorazio txosten partzial bat, ezartzeko behar diren metodo eta parametroak, balio bat esleitu ahal izateko bi udal-mugarte edo gehiago ukitzen dituzten azpiegiturei.
Zerga hau ez ordaintzeko kasuak:
a) Errepideak, bideak, lur gaineko bestelako bideak eta jabari publiko hidraulikoko ondasunak, baldin badute erabilera edo aprobetxamendu publikoa eta doakoa. Zergari lotuta egonen dira itzaleko bidesaria delakoaren menpeko autobiak eta gainerako azpiegiturak.
b) Honako ondasun higiezin hauek, baldin badira kokatuta dauden lurretako toki-erakundeen jabetzakoak:
a'. Jabari publikokoak izanik, erabilera publikoa dutenak.
b'. Jabari publikokoak izanik, loturik daudenak Udalak zuzenean kudeatzen duen zerbitzu publiko bati, salbu baldin badira hirugarrenei kontraprestazio bidez laga zaizkien ondasun higiezinak.
c’. Ondare ondasunak eta herri-ondasunak, salbu eta hirugarrenei laga zaizkienak kontraprestazio bidez.
3. artikulua. Salbuespenak.
Ondasun hauek zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira:
–Honako hauen jabetzakoak direnak: foru erkidegoa, Estatua, autonomia erkidegoak edo toki-erakundeak, baldin zuzenean atxikita badaude defentsa nazionalari, herritarren segurtasunari edo hezkuntza, osasun edo espetxe zerbitzuei.
–Unibertsitate ikasketak ematen dituzten zentroetarako eraikinak eta lursailak, bai eta araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten itunpeko ikastetxeetarako direnak ere.
–Eliza katolikoarenak eta legez onartutako elkarte konfesional ez-katolikoenak, baldin eta elkarte horiekin egina badago Espainiako Konstituzioaren 16. artikuluak aipagai dituen lankidetza-hitzarmenetako bat, eta, betiere, hitzarmeneko irizpideekin bat.
–Espainiako Gurutze Gorriarenak.
–Atzerriko gobernuenak, erabiltzen dituztenak ordezkaritza diplomatiko edo kontsularrerako edo erakunde ofizialak paratzeko, elkarrekikotasunik bada edo halaxe ezarrita badago nazioarteko hitzarmenetan.
–Nazioarteko hitzarmenen arabera salbuespena aplikagarri zaien erakunde edo entitateenak.
–Trenbideek okupatutako lursailak eta lursail horietan dauden eraikinak. Eraikin horiek izan behar dute geltokiak, biltegiak edo trenbideak ustiatzeko nahitaezkoak diren bestelako zerbitzuak. Hortaz, ez dira ordaintzetik salbuetsita egonen ostalaritza, ikuskizun, merkataritza eta aisialdirako establezimenduak, enplegatuen etxebizitzak, zuzendaritzaren bulegoak eta industria instalazioak.
–Urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuan xedatutakoaren babesean, berariaz eta banan-banan kultura-intereseko ondasun deklaratutakoak, edo kultura-intereseko monumentu edo lorategi historiko deklaratutakoak, errege-dekretu bidez, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 9. artikuluan ezarritako moduan, eta Espainiako ondare historikoaren osagai gisa inskribaturik daudenak 12. artikuluan jasotako Erregistro Orokorrean; bai eta lege horren lehenbiziko, bigarren eta bosgarren xedapen gehigarrietan jasotakoak ere.
Salbuespen horrek ez ditu barnean hartuko eremu arkeologiko, leku eta multzo historikoak mugatzen dituen perimetroaren barnean kokatutako hiri-ondasun guztiak, baizik eta, soil-soilik, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
Arkeologia guneetan, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 20. artikuluan aipatutako hirigintza-plangintzako tresnan babes bereziko objektu gisa sartutakoak.
Gune edo multzo historikoetatik, berrogeita hamar urtekoak edo gehiagokoak direnak eta Hirigintza Plangintzako Erregelamenduaren 86. artikuluan ezarritako katalogoan babes integraleko objektu gisa jasota daudenak, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 21. artikuluan ezarritako moduan.
–Subjektu pasibo bakoitzak udal-mugarte batean dituen ondasun guztiak, baldin katastro-balioen batura 1.202,02 eurotik beherakoa bada. Zenbateko hori eguneratzen ahalko da Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan.
–Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak eta bere helburuak betetzeko sortu dituen entitate juridikoek ez dute zergarik ordainduko erabilera edo zerbitzu publikoko ondasunengatik.
–Salbuetsita egonen dira lurraren kontribuzioa ordaintzetik Plangintza orokorrerako mankomunitateak, eskualdeak eta mankomunitateak, bai eta haiek beren helburuak betetzeko sortutako entitate juridikoak ere, Udala haien parte denean.
–Foru lege bidez ezarritako beste guztiak.
4. artikulua. Subjektu pasiboak.
Subjektu pasiboak dira, zergadun gisara, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak eta entitateak, zerga honen ondorioetarako direnak zerga-egitate bat sortzen duen eskubidearen titularrak.
Subjektu pasiboa izanen da, betiere, zerga sortzen den egunean eskubidearen titularra dena. Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legean ezarritakoari jarraikiz titular aldaketa eginez gero, ez da kontuan hartuko horren ondoriozko aldaketa juridikoa zer unetan sartzen den katastroan.
Ondasun higiezin baten gainean kontzesiodun bat baino gehiago baldin badira, kanonik handiena ordaindu behar duena izanen da zergadunaren ordezkoa.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da deusetan galarazi gabe subjektu pasiboek duten ahalmena jasandako tributu-karga jasanarazteko zuzenbide komuneko arauei jarraikiz.
Era berean, zergadunaren ordezkoak ahalmena izanen du kuota likidoaren zatia beste kontzesiodunei jasanarazteko, bakoitzak ordaindu beharreko kanonen arabera dagokien neurrian.
Udalak zergaren kuota likido osoa jasanaraziko die honako hauei: zergaren subjektu pasibo izan gabe Udalaren jabari publikoko ondasunak edo ondare ondasunak erabiltzen dituztenei kontraprestazio bat tartean dela.
5. artikulua. Zerga-oinarria.
Zerga honen zerga-oinarria izanen da ondasun higiezinen katastro-balioa. Balio hori kalkulatzeko, aditzera emateko eta aurkaratzeko, jarraikiko zaio Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legeari, deusetan galarazi gabe martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 143.5 artikuluan xedatua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Katastro-balioak legez ezarritako kasuetan eta moduan berrikusi, aldatu eta eguneratzen ahalko dira.
6. artikulua. Likidazio-oinarria.
Zerga honen likidazio-oinarria hau izanen da: zerga-oinarrian legez ezarritako murriztapenak –eta bereziki ordenantza fiskal honetako 7. artikuluan aipatzen dena– egitetik lortzen den emaitza.
7. artikulua. Murriztapenak oinarrian.
Balorazio txosten oso bat onesteagatik, katastro-balioen aldaketa kolektiboa egiten bada eta, horren ondorioz, balio guztien batez bestekoa igotzen bada aurreko balioen batez bestekotik %25 baino gehiago, Udaleko osoko bilkurak ahalmena izanen du zergaren zerga-oinarrian murriztapenak onesteko, bat etorriz martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 138. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
8. artikulua. Tributu-kuota, karga-tasa eta errekargua.
Zerga honen kuota osoa izanen da zerga-oinarriari hurrengo apartatuan aipatzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa.
Karga-tasa izanen da %0,25etik 0,50era bitartekoa.
Hori dena, deusetan galarazi gabe ezarrita dagoena otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen 9. xedapen iragankorrean eta azken xedapenetako bigarrenean (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformari buruzko Foru Legea).
Karga-tasa bakarra izanen da udal-mugarte osorako: osoko bilkurak urte bakoitzerako onetsitakoa.
9. artikulua. Hobariak.
Baldintza orokor gisa ezartzen da hobari hauek izateko, egunean egon beharko dela Udalarekiko zorren ordainketan.
a) Zergaren kuotan %90eko hobaria, urbanizazioko, eraikuntzako eta higiezinen sustapeneko enpresen jardueraren xede diren higiezinentzat, baldin ez badaude ibilgetuko ondasunen artean.
Zergaren kuotan %90eko hobaria izanen dute urbanizazioko, eraikuntzako eta higiezinen sustapeneko enpresen jardueraren xede diren higiezinek, baldin ez badaude ibilgetuko ondasunen artean.
Aurreko paragrafoan ezarritako onurei buruzko erabakiak alderdi batek eskatuta hartuko dituzte toki-erakundeek.
Hobariaz gozatzeko epeak urbanizazio edo eraikuntzarako denbora hartuko du barrenean, eta beste urte bat obrak amaitzen diren urtetik.
Betiere, aurreko apartatuak aipatzen duen epea ez da hiru urtetik goitikoa izanen, urbanizazio eta eraikuntza lanak hasten diren egunetik zenbatzen hasita.
b) Zergaren kuotaren %50era arteko hobaria, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua denean subjektu pasiboentzat.
Hobaria kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboentzat, errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutenentzat.
Zergaren kuotaren %50erainoko hobari bat izanen da, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua denean, eta bertan erroldatuta daudenean, kotizazio gabeko pentsioak hartzen dituzten subjektu pasiboentzat, errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta hartzen dutenentzat.
Hobari hau egiteko baldintza izanen da subjektu pasiboaren errenta guztiak ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldata halako bi baino gehiago (ez dira kontuan hartuko errenta salbuetsiak).
Hobaria aplikatzeko, baldintza izanen da gehienez ere bost urte igaro izana udalerriko balorazio txosten osoa onetsi zenetik edo azken berrikuspena egin zenetik.
Hobaria familia ugarien titularrendako, guraso bakarreko familiendako edo gurasobakartasun egoeran daudenendako.
Zergaren kuotaren %50erainoko hobari bat izaten da, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua denean familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren subjektu pasiboendako edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboendako.
Familia ugariaren, guraso bakarreko familiaren edo guraso bakarreko familiaren subjektu pasibo titularren honako errenta-tarte eta hobari-ehuneko hauek ezartzen dira, eta legokiokeen zergaren urteko kuotaren hobariaren gehieneko zenbatekoa 175 eurokoa izanen da:
Subjektu pasiboaren errentek, salbuetsitakoak kenduta, ez gainditzea urtean 12.000 euroko kopurua: %50eko hobaria.
Subjektu pasiboaren errentek, salbuetsitakoak kenduta, ez gainditzea urtean 24.000 euroko kopurua: %25eko hobaria.
Subjektu pasiboak aurkeztu beharko du azken ekitaldiari dagokion PFEZaren (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga) aitorpenaren edo likidazioaren kopia, aurkezteko epea amaiturik eskaera-datan, edo, aurkezteko betebeharrik ez badu, eskaeraren dataren aurreko ekitaldian jasotako errenten justifikazioa.
Errenta-tarteen araberako hobarien portzentajeak kalkulatzeko, familiaren diru-sarrera gordinak zenbatuko dira (errenta aitorpeneko 507. 8810. eta 8808. laukien batura, ken 708. laukia).
Hobarien kudeaketa.
b) apartatuan araututako hobariak erreguzkoak dira, eta zerga-hobariaren titularrak higiezin batean bakarrik aplikatzen ahalko du. Hobaria zer ekitalditarako eman den, ekitaldi horretan soilik izanen du balioa eta dagokion zergaldiaren urtarrilaren 1etik otsailaren 15era bitartean eskatu beharko da, nahitaez aurkeztuta honako agiri hauek:
Etxebizitzarako hobaria, kotizazio gabeko pentsioak dituzten edo Errenta Bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta hartzen duten subjektu pasiboendako, haien ohiko bizilekua denean.
Eskabide sinatua.
Familia-unitateko kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia edo, bestela, Foru Ogasunaren ziurtagiria, adierazten duena aitorpena ez dutela egin ez zeudelako egitera behartuta. Bestela, familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko deklarazioa aurkeztuko du eskatzaileak, agiri bidez frogaturik.
Familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboen ohiko bizilekua den etxebizitzarako hobaria.
a) Eskabide sinatua.
b) Administrazio eskudunak emandako ziurtagiria, titulua edo txartel ofiziala, ziurtatzen duena dagokion ekitaldirako zerga sortzen den unean (urtarrilaren 1a) subjektu pasiboa dela familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titularra edo gurasobakartasun egoeran dagoela.
c) Familia-unitateko kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia edo, bestela, Foru Ogasunaren ziurtagiria, adierazten duena aitorpena ez dutela egin ez zeudelako egitera behartuta. Bestela, familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko deklarazioa aurkeztuko du eskatzaileak, agiri bidez frogaturik.
Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.
Subjektu pasiboek nahitaez jakinarazi beharko dute gertatzen den aldaketa oro, baldin eta eragina badu hobari honen ondorioetarako.
Hobari horiei aplika dakizkieken gainerako alderdi funtsezko edo formalak (ehunekoak, tarteak eta abar) berariaz osoko bilkurak zehaztu behar ditu ekitaldi ekonomiko bakoitzerako. Hobariak ez dira aplikatuko, baldin urte bakoitzerako berariazko erabakirik hartzen ez bada.
Erroldatutako ohiko etxebizitzaren helbidea aldatzeak berekin ekarriko du hobaria jasotzeko eskubidea galtzea, eta higiezin berrirako eskatu beharko da, egokitzen ahal bazaio.
Lurraren kontribuzioaren hobaria ondasun higiezinetarako, baldin ezarri badituzte eguzki-energiaren bidezko edo beste energia berriztagarri batzuen bidezko aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak.
1.1. Zergaren zenbateko osoaren hobaria emanen da baldin jabetza horizontaleko araubidera atxikita ez dauden higiezinetan ezarri badira eguzki-energia edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako autokontsumoko sistemak. Zergaren kuota osoaren gaineko hobaria izanen dute instalazioa amaitu ondorengo hiru zergaldietan, baldintza hauek betez gero:
a) Instalazio horiek dagokien udal-lizentzia izatea, edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu izana.
b) Beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.
c) Subjektu pasiboaren errentak (salbuetsiak bazter utzirik) ez dira izanen aurkezteko unean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren halako bi baino handiagoak.
1.2. Hobaria %50ekoa izanen da higiezinetan egindako instalazio guztietan, aintzat hartu gabe higiezinek bizitegi-erabilera duten edo ez.
Urteko hobariaren zenbatekoak ezin izanen du gainditu instalazioaren egikaritze materialaren kostuaren %30.
1.3. Jabetza horizontalaren araubideari lotutako higiezinek, instalazio partekatu bat egiten badute bertan kokatutako pisu eta lokal guztiak edo batzuk energiaz hornitzeko, hobari bera baliatzen ahalko dute, betiere aurreko zenbakian aipatutako baldintza berak betetzen badituzte. Hobaria jasotzen ahalko dute instalazioari lotutako pisu eta lokalek, eta horren zenbatekoa kostuaren %50 izanen da, aintzat hartu gabe bizitegi-erabilera duten edo ez.
Urte bakoitzeko hobariaren zenbatekoa ez da izanen jabe bakoitzak egindako instalazioaren kostuaren %30 baino gehiago.
1.4. Ez da hobaria aplikatuko energia berriztagarrien aprobetxamendurako sistemak instalatzea derrigorrezkoa denean arloko araudi espezifikoaren arabera.
1.5. Hobaria eskatzen ahalko da hori izateko gehieneko epea amaitu baino lehenagoko edozein momentutan. Hobaria emanen da eskatu eta hurrengo zergaldian.
1.6. Aplikatzeko baldintzak betetzen direla justifikatu beharko da, eskaera egiteko unean, proiektu edo memoria teknikoa aurkeztuta, eskaera eginda, proiektua edo memoria teknikoa aurkeztuta, eta eskaera bidezko deklarazioa eginda, proiektua edo memoria teknikoa aurkeztuta, bai eta teknikari eskudunak emandako deklarazioa ere, dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsia, edo, halakorik ezean, gaikuntza teknikoaren frogagiria, non berariaz jasoko baita instalazioak betetzen dituela hobariaren xede izateko aurreko apartatuetan ezarritako baldintzak.
Gainera, subjektu pasiboak aurkeztu beharko du azken ekitaldiari dagokion PFEZaren aitorpenaren edo likidazioaren kopia, aurkezteko epea amaiturik eskaera-datan, edo, aurkezteko betebeharrik ez badu, eskaeraren dataren aurreko ekitaldian jasotako errenten justifikazioa. Kudeaketa-arloak ezarritako kasuetan, ofiziozko egiaztapena posible bada, baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentuaren ordez, egiaztapen hori egiteko nahitaezko baimena emanen da.
Jabetza horizontalaren araubideko pisu eta lokalen kasuan, eskaerarekin batera, aurkeztu beharko da instalazioan parte hartzen duten jabeen zerrenda eta horietako bakoitzari jasanarazitako zenbatekoak adierazten dituen dokumentazioa, baita egokitzat jotzen den beste edozein dokumentazio ere.
10. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.
Zerga sortuko da zergaldiaren lehen egunean.
Zergaldia urte naturalari dagokio. Dena dela, kuota epe laburragoetan zatikatzen ahalko da.
Kargaturiko ondasunetan gertatzen diren aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridikoak eraginkorrak izanen dira deklaratu beharra sortu eta hurrengo zergaldian. Deklaratu beharra adierazten da Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legean.
Balorazio txosten bat onesten bada edo ondasun bat ondasun berezi gisa kalifikatzen bada edo deskalifikatzen bada, aldaketa juridiko horren ondoriozko balioak eraginkorrak izanen dira Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroari buruzko Foru Legean xedatutakoaren arabera.
11. artikulua. Ordainketarako afekzioa.
Edozein arrazoirengatik 2/1995 Foru Legearen 134. eta 137. artikuluetan jasotzen diren eskubideen titulartasuna aldatzen den kasuetan, titular berriak bere gain hartuko ditu zerga-zor eta errekargu guztiak, ordaintzeke gelditu direnak eskubide horien xede diren ondasun higiezinengatik.
Zerga-akzioa lotutako ondasunen aurka deribatzeko, beharko da erregelamenduz jakinarazitako administrazio-egintza bat. Eskuratzaileak ordainketa egiten ahal du, uzten ahal du jarduketak aurrera jarrai dezala, edo erreklamazioa aurkezten ahal du, egindako likidazioaren aurka edo deribazio horren bidezkotasunaren aurka.
Deribazioaren muga izanen dira zerga honengatik ordaintzeke dauden zerga-zor eta errekargu guztiak, titulartasunean aldaketa izan duten ondasunei dagokienez.
12. artikulua. Zerga kudeatzea eta berrikustea.
Udalak kudeatuko du zerga, katastroko datuetatik abiatuta. Katastroa eratuko da Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 9. eta 21. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz, eta bertan ondasun higiezinei buruzko informazio hau bilduko da: ondasunaren identifikazioa eta kokalekua, titularraren identifikazioa eta egoitza fiskala, katastroko balioa eta zerga ordainarazteko behar diren gainerako datuak.
Udalak, 1. apartatuan agertzen diren datuetan oinarrituta, urtero, martxoaren 31 baino lehen, behar diren likidazioak egin eta, tributu-zorrak zein diren zehaztuta, kobrantza-agiriak igorriko ditu, zerga tasa aplikatu zaion ondasunaren katastro-balioa espresuki adierazita. Ordenantza honetako 7. artikuluan ezarritakoaren arabera murriztapenik aplikatu behar bada zerga-oinarrian, inguruabar hori aipatu eginen da, bai eta murriztapen horiek noiz arte aplikatuko diren ere. Kobrantza-agirietan adierazko da, halaber, tributu-zorra non, zer epetan eta zer modutan ordaindu behar den, bai eta aurkaratze bideak zein diren ere.
Katastroan alta eman ondorengo likidazioek ez dute jakinarazpen indibidualik beharko, eta kolektiboki jakinarazten ahalko dira horren berri emanen duten ediktuen bidez, baldin eta aurreko zergaldikoen berdin-berdinak badira edo izan diren aldaketak orokorrak badira. Ediktuetan adierazita egon beharko du zer egunetan bukatzen den aldizkako ordainagiria ordaintzeko epea eta zer errekurtso jar daitezkeen likidazioen aurka.
Kasuren batean frogatzen bada, kobrantza-agiriak igorri ondoren, subjektu pasiboa ez dela katastroan titular gisa agertzen zena zergaren sortzapeneko egunean, eginiko likidazioak behin-behinekotzat hartuko dira, eta egin behar ez ziren diru-sarrerak itzuli eginen dira.
Subjektu pasiboek ahalmena izanen dute egin zaien likidazioa aurkaratzeko, eta, horretarako, erabiltzen ahalko dute 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan zehazten diren bideetako edozein (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Zerga-oinarriari dagokionez, eta ez bada ondasunaren balioa errekurritu, zeina adierazi edo jakinaraziko baitzen Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, likidazioaren aurkako errekurtsoan ere aurkaratzen ahalko da katastro-balioa, baina soilik aldaketaren bat izan bada aurre-aurreko zergaldiko lurraren kontribuzioaren zerga-oinarri gisa hartu zen katastro-balioarekin alderatuta, eta balio-aldaketa hori ez bada izan aldaketa orokorren ondorio.
Apartatu honetan ezarritako errekurtsoren bat jartzeak ez du etenen aurkaratutako egintzaren betearazpena.
Udalean zerga-oinarriaren kontra berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Udalak ondasunaren katastroko balioari buruzko txosten loteslea eskatuko dio Nafarroako Zerga Ogasunari, eta eten eginen da errekurtsoa ebazteko epea, harik eta txosten hori toki-erakundeari igorri arte. Txostena jasotzen denean berriz irekiko da epea eta, errekurtsoarekin batera, prozeduran sortzen diren auzi guztiak ebatzi beharko dira.
Nafarroako Administrazio Auzitegiak ez du eskumenik ebazteko toki-erakundeek lurraren kontribuzioaren zergaren gainean ematen dituzten egintzen aurka jartzen diren gora jotzeko errekurtsoak, baldin eta zerga-oinarriari buruzko aurkaratzearen xedea bada Nafarroako Zerga Ogasunak ondasun higiezin horri ezarritako balioa.
Zergadunek ez baldin badute betetzen katastroko aldaketaren aitorpena egin beharra, ezarria dagoena Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legean, egindako aldaketa katastroan jasota, ordainaraziko da preskribatu gabe dauden aurreko zergaldiei dagokien zerga.
Aurreko paragrafoan ezarritako kasuan, itzuli eginen dira subjektu pasibotzat hartu behar ez zenak oker egindako diru-sarrerak, baina, betiere, preskripzio epea errespetatuko da diru-itzulketa hori egiteko.
Auzirik baldin badago ondasunaren inguruan edo kargapean jarritako eskubidearen titularraren inguruan, zerga-administrazioak titulartzat hartzen ahal ditu katastroetan agertzen direnak, eta behin-behineko likidazioak igortzen ahalko dira. Gero, epaileek epai irmoa emandakoan edo beste edozein moduren bidez auzia bukatutzat jotakoan, behin-behineko likidazio horiek zuzenduko dira edo behin betiko bihurtuko.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testua osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, eta indarrean segituko du harik eta berariaz aldatzen edo indargabetzen den arte. Ordenantza fiskal hau zati batean aldatuz gero, aldatzen ez diren artikuluek indarrean segituko dute.
Iragarkiaren kodea: L2314599
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
