2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Hasierako onespena
Vianako Udalak, 2023ko urriaren 19ko ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Vianako udal-mugartean tasa hau ezar dadila onestea: tasa, herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat.
Bigarrena.–Hasiera batez onestea ordenantza hau: ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Iragarkia 30 egun baliodunean egonen da jendaurrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, eta herritarrek eta interesdunek egoki irizten dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezten ahalko dituzte.
Laugarrena.–Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Vianan, 2023ko urriaren 20an.–Alkatea, Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2314986