225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

6548E/2023 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntzen deialdirako 2023ko eta 2024ko gastua. DDBN identifikazioa: 664194.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 23ko 25380E/2022 Ebazpenaren bidez, 500.000 euroko gastua baimendu zen 2023an eta 2024an errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntzak emateko, 2023ko gastuen aurrekontuko "Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241118 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 25380E/2022 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 200.500 euro gehitzea 2023an eta 2024an errelebo-kontratuak sustatzeko deialdiari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi horretan baimendutako gastuari 200.500 euro gehitzeko baimena ematea. Diru hori 2023ko gastuen aurrekontuko "Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241118 partidaren kargura ordainduko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2023ko urriaren 17an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2314762