2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
23-01805 gora jotzeko errekurtsoa, 2018ko plantilla organikoa aldatzeko behin betiko onespenaren eta administrari-ofizialaren lanpostuko osagarria murrizteko erabakiaren aurka
Honen bidez jakinarazten da Fernando del Prado Abadía jaunak 23-01805 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Vianako Udalak, 2023ko uztailaren 19ko osoko bilkuran, hartutako erabakiaren aurka. Hain zuzen, erabaki zuen behin betiko onestea 2018ko plantilla organikoaren aldaketa eta administrari-ofizialaren lanpostuko osagarria murriztea.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Vianan, 2023ko urriaren 17an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2314713