2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Alkatetzaren eskuordetzea, Merkataritza eta ostalaritzako Informazio Batzordean parte hartzeko
2023ko urriaren 19an, San Adriango alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen, eta, horren bidez, Merkataritza eta ostalaritzako Informazio Batzordean parte hartzea José Luis Alcalde Echarriren esku utzi zuen. Emandako eskuordetzeak batzorde horretan parte hartzeari dagozkion ahalmen guztiak hartzen ditu, burutzaren jarduna alde batera utzita.
Erabaki hau argitaratzen da, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
San Adrianen, 2023ko urriaren 20an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2314980