225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Merkataritza eta ostalaritzako informazio batzordeko lehendakaritzaren eskuordetzea

2023ko urriaren 19an, San Adriango alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen Merkataritza eta Ostalaritzako Informazio Batzordeko lehendakaritza María del Perpetuo Socorro Sada Ballesterosen esku uzteko, batzorde horretan 2023ko urriaren 17an hartutako erabakiarekin bat etorriz.

Erabaki hau argitaratzen da, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

San Adrianen, 2023ko urriaren 19an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2314890