225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honen bidez, jakinarazten da Josu Etxarri Sueskunek, Erriberriko alkateak, ebazpen bat eman duela alkatetzaren berezko eginkizunak bigarren alkateorde Rosi Domingos Garcíaren esku uzteko, 2023ko urriaren 14tik 19ra, biak barne, kanpoan egoteagatik.

Argitara ematen da, bete beharrez Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatutakoa; dena dela, aipatu ebazpenak ematen den egunetik aurrera izanen du indarra.

Erriberrin, 2023ko urriaren 13an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2314659