225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

6546E/2023 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 300.000 euroko gastu gehigarria baimentzen duena prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak (PEPI) finantzatzeko.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 28ko 4871E/2023 Ebazpenaren bidez, langabetuei zuzendutako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak (PEPI) egiteko 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dira. DDBN identifikazioa: 710518.

Hasieran 2.700.000 euroko gastua baimendu zen, "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4819 242200 aurrekontu-partidaren kargura.

Adierazitakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikulua ere bete behar da, ezartzen duena dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hasieran esleitutako zenbatekoa agortu denez, 300.000 euroko kopurua baimentzea proposatzen da, prestakuntza- eta enplegu-programa integratuen kudeaketak eragindako gastuei aurre egiteko; diru hori Nafarroako Gobernuko 2023ko gastuen aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4819 242200 partidaren kargura ordainduko da.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT

1. 300.000 euroko gastu gehigarria baimentzea, prestakuntza- eta enplegu-programa integratuen kudeaketak eragindako gastuei aurre egiteko; diru hori Nafarroako Gobernuko 2023ko gastuen aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4819 242200 partidaren kargura ordainduko da.

2. Ebazpen hau igortzea Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko kontu-hartzailetza delegatura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko urriaren 17an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2314870