225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Akats zuzenketa, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren behin betiko onespenean

2023ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3koan, argitaratu zen Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren behin betiko onespena. Iragarki horretan akatsa badela oharturik, jarraian zuzentzen da:

Honela dioen tokian:

2. artikulua. Hobariak.

1. Zergaren kuotari dagokionez, honako hobari hauek aplikatuko dira, aipatu foru legearen 162.4 artikuluan ezarritakoarekin bat:

a) Ehuneko 75eko hobaria "0 emisioko ibilgailuentzat": bateriako ibilgailu elektrikoak (BEV), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoa (REEV), 40 kilometroko gutxieneko autonomia duten ibilgailu elektriko hibrido entxufagarria (PHEV) nahiz erregai-pilako ibilgailuak, edo Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak hala sailkatzen dituenak.

b) Ehuneko 35eko hobaria "ECO ibilgailuetarako": 40 kilometrotik beherako autonomia duten ibilgailu hibrido entxufagarriak.

c) Ibilgailu hibrido ez-entxufagarriak (HEV), gas naturalez higiarazitako ibilgailuak, gas naturalez (GLC eta GLN) edo petrolio-gas likidotuz (GLP), nahiz Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak hala sailkatzen dituen beste batzuk.

Honela behar du:

2. artikulua. Hobariak.

2. Zergaren kuotari dagokionez, honako hobari hauek aplikatuko dira, aipatu foru legearen 162.4 artikuluan ezarritakoarekin bat:

a) Ehuneko 75eko hobaria "0 emisioko ibilgailuentzat": bateriako ibilgailu elektrikoak (BEV), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoa (REEV), 40 kilometroko gutxieneko autonomia duten ibilgailu elektriko hibrido entxufagarria (PHEV) nahiz erregai-pilako ibilgailuak, edo Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak hala sailkatzen dituenak.

b) Ehuneko 35eko hobaria "eko-ibilgailuentzat": 40 kilometrotik beherako autonomia duten ibilgailu hibrido entxufagarriak, ibilgailu hibrido ez-entxufagarriak (HEV), gas naturalez propultsatutako ibilgailuak, gas natural bidezko ibilgailuak (GNC eta GNL) edo petrolio-gas likidotua (GLP), nahiz Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak hala sailkatzen dituen beste batzuk.

Etxaurin, 2023ko urriaren 16an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2314736