225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragarri da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan. Hori dena, jarraikiz Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluari eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluei.

Eskaerarik aurkeztu ezean, Udalbatzak nahi duena hautatuko du, osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Deikaztelun, 2023ko urriaren 20an.–Alkatea, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L2315013