2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honen bidez, jakinarazten da Artaxoako alkate Juan Ramón Elorz Domezainek ebazpen bat eman duela, urriaren 19an, alkatetzaren berezko eginkizunak Carlos Luna Goñi alkateordearen esku uzteko, kanpoan egonen baita, karguaren eginkizunak bete ditzan urriaren 24tik 27ra.
Argitara ematen da, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluan xedatutakoa (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua); dena dela, aipatu ebazpena ematen den egunetik beretik jarriko da indarrean.
Artaxoan, 2023ko urriaren 19an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2315000