2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik
Artaxoako Udalak, 2023ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen udalerri honetako bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozedura hastea, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz.
Horretarako, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek herri honetako bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2023ko urriaren 16an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2314681