225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Bake epaile titularraren kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen badituzte; hori guztia, aintzat hartuz Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5.6 eta 7. artikuluetan xedaturikoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Olaguen (Anue), 2023ko urriaren 16an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2314673