225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Galipentzu aldeko lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezpen finka berrien behin betiko jabetza hartzeen berri ematen duena.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren 976/2016 Ebazpenaren bidez, Galipentzu aldeko lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezpen finka berrien behin-behineko jabetza ematea xedatu zen, eta inkestaren menpe jarri zen, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluaren arabera. Ebazpena 2016ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 2koan.

Lurzatiak biltzeko erabakia irmo bihurturik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 121/2023 Ebazpenaren bidez xedatu da Galipentzu aldeko interesdunei dagozkien finken jabetza behin betiko ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eremu horretako finkak definitzen dituzten planoak, ordezpen finken zerrenda eta finkak mugatzeko mugarrien zerrenda Galipentzuko udaletxean daude ikusgai, interesdunen eskura.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezko finken azaleraren eta lurzatiak biltzeari buruzko espedientean ageri denaren arteko aldeen gainekoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzailea konpentsatzea soberako lurren kontura edo, hori ezinezkoa bada, kalte-ordaina eskudirutan ematea, inguruabarren arabera.

Iruñean, 2023ko urriaren 16an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2314658