225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

273/2023 EBAZPENA, urriaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen dirulaguntza batzuetarako 2023ko gastu gehigarria baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 712875.

2023. urtean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua prestakuntza-eskaintza zabala eskaintzen ari da, langabeei zein landunei zuzendutako zenbait programatan. Horrez gain, oinarrizko konpetentzia digitalei buruzko prestakuntza osagarria sustatu eta eskaini du.

Horrek guztiak ahalegin ekonomiko handia eskatzen du lekualdatze, kontziliazio eta abarretarako banakako bekak emateko orduan.

Agortu egin dira Nafarroako 2023rako aurrekontuen legean kode hauek dituzten partidak: 950002 96200 4809 242100, "Prestakuntza ekintzetarako bekak. Hezkuntzako konferentzia sektoriala" izenekoa, eta 950002 96200 4809 242102, "Prestakuntza ekintzetarako bekak. Enpleguko konferentzia sektoriala" izenekoa.

Adierazitakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikulua ere bete behar da, ezartzen duena dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hasieran esleitutako zenbatekoa agortu denez, proposatzen da 300.000 euro baimentzea, langile langabeek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatzen dituen ikastaroetan parte hartzeak sortutako gastuei aurre egiteko, Nafarroako Gobernuaren 2023ko Gastuen Aurrekontuko "Prestakuntza ekintzetarako bekak. Enpleguko konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4809 242102 partidaren kargura.

Azaldutakoarekin bat, eta abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuak onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 300.000 euroko gastu gehigarria baimentzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatzen dituen enplegurako prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten langabeentzako beka eta laguntzak finantzatzeko, 2023rako Gastuen Aurrekontuko "Prestakuntza ekintzetarako bekak. Enpleguko konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4809 242102 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau igortzea Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko urriaren 11n.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2314619