225. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

311/2023 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko 2023. urterako laguntza ekonomikoen deialdirako baimendutako gastua 160.000 euro handitzen duena.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 12ko 159/2020 Foru Aginduaren bidez, 2020tik 2023ra bitarte familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren besteak beste.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 16ko 59/2023 Foru Aginduaren bidez, familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko laguntza ekonomikoak emateko deialdia onetsi zen 2023. urterako, eta 425.000 euroko gastua baimendu zen 2023ko gastuen aurrekontuko "Kontziliaziorako laguntzak" izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura.

Foru aginduaren laugarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastuaren zenbatekoari 200.000 euro gehitzen ahalko zaizkio, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.

Deialdirako baimendutako aurrekontuko kreditua bukatu da eta zenbait espediente ebazteke gelditu dira. 2023ko uztailaren 10eko erregistro dataraino ordaindu dira espedienteak. Gaur egun, aurreikusitako gastua 160.000 euro ingurukoa da, eta, beraz, beharrezkoa da deialdian baimendutako gastua handitzea, zenbateko hori gehituta.

Ikusirik Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren txostena.

Horrenbestez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 160.000 euro gehitzea familia gurasobakarretan kontziliazioa errazteko 2023. urterako laguntza ekonomikoak emateko deialdian baimendutako gastuari; diru hori 2023ko gastuen aurrekontuko "Kontziliaziorako laguntzak" izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura ordainduko da.

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kontu-hartzaile delegatuari, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari, Familiaren Atalari eta departamentu honetako Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 23an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2315096