224. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 643. lurzatian, El Juncarillo industrialdean. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2023ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du xehetasun-azterketa bat Sesmako katastroko 4. poligonoko 643. lurzatirako (El Juncarillo industrialdea), Multiservicios Ingenor SLk sustatua.

Hasierako onespena argitaratu zen 2023ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 24an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sesman, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2314990