2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Hileta-eskubideak azkentzeko prozedura iraungitzat jotzea
Honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, alkatearen 2023ko irailaren 26ko 2023-0846 Ebazpenaren bidez iraungitzat deklaratzen dela Azkoiengo udal hilerriko hileta-eskubideak azkentzeko espedientea.
Prozedura hasi zenetik hiru hilabete igaro badira berariazko ebazpenik eman gabe, prozedura iraungitzat joko da eta administrazio-espedientea artxibatuko da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.3 artikuluarekin, lege horren 25.1.b) eta 95.3 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Azaldutako guztiagatik, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen testu bateginaren 21.3, 25.1 b) eta 95. artikuluetan ezarritakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Prozedura iraungitzat jotzea, prozedura hasteko erabakia hartu zenetik hiru hilabete baino gehiago igaro baitira.
Bigarrena.–Jarduketak artxibatzeko agintzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Hirugarrena.–Administrazio-prozedura agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:
a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).
b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).
Azkoienen, 2023ko urriaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2314454