224. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, xehetasun-azterketa honetan: xehetasun-azterketa, Iruñeko katastroko 7. poligonoko 1378. lurzatian (U.I. X-Landaben unitateko Z-1). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2023ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

PLE 05-OCT-23 (12/CU).

Iraganik jendaurreko aldia, hasiera batez onetsi zenetik aldaketa egitea Iruñeko katastroko 7. poligonoko 1378. lurzatiaren xehetasun azterketan (JOB 04-08-2023 8/UV), zeina argitaratu baitzen 2023ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 18an; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen 2023ko irailaren 7ko aldeko txostena, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2023ko irailaren 21eko txostenarekin, honako hau erabakitzen da:

1. Behin betiko onestea aldaketa-agiria xehetasun-azterketa honetarako: xehetasun-azterketa, Iruñeko katastroko 7. poligonoko 1378. lurzatian, IÑADELA SLk sustatua, xede duena lerrokadurak aldatzea bigarren solairuko eraikuntzan, hain zuzen ere, 2020ko uztailaren 2an behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketan ezarritako lerrokadurak (2020ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 25ekoa).

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Iñaki Alegría Dallori eta Hevia Chávarri y Asociados SLri.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2314969