2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 10. lurzatian. Behin betiko onespena
Leozko Udalak, 2023ko irailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea honako izenburu hau duen agiria: "Hiri-jarduketarako plan berezia, ekimen publikokoa, Leozko 5. poligonoko 10. lurzatirako", udal honek eskatua.
Bigarrena.–Agintzea behin betiko onespenaren erabaki hau argitara dadila Udalaren gardentasun atarian.
Hirugarrena.–Espediente osoa igortzea, eman diren txostenekin batera, lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentuari, gehienez ere hamar eguneko epean onespen honetatik hasita, hura kontrolatu dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina); orobat, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez arautzen da Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa).
Laugarrena.–Aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, indarrean sar dadin.
Bosgarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, egoki jotzen dituzten errekurtsoak aurkez ditzaten.
Iratxetan (Leotz), 2023ko urriaren 2an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2314797