224. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Iguzkitzako Udalak, 2022ko azaroaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Iguzkitzako Barrutiko Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an, eta jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hartara, ordenantza behin betiko onetsirik gelditzen da, eta haren testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iguzkitzan, 2023ko urriaren 10ean.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2314968