224. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduen ordenantzan

Berbintzanako Udalak, 2022ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Herri-lurretako aprobetxamenduen ordenantzaren I. eranskinean: Berbintzanako Udalaren herri-lurren aprobetxamendurako barne-araubidearen erregelamendua.

Hona hemen eginiko aldaketa:

IV.1 sektorea aipatzen denean.

Hau ulertu behar da: Nafarroako ubideari dagozkion eremu ureztagarri, sektore eta handitze guztiak.

Jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Berbintzanan, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, Ángel Asenjo Díez.

Iragarkiaren kodea: L2315022