224. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXAURI

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, dagozkionak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari. Izendapena

2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, deialdi bat argitaratu zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbitzailearen lanpostu huts bat. Deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Alkatetzak 132. Ebazpena eman zuen 2023ko urriaren 18an, eta haren bidez Cristina Odériz Azcona izendatu da langile lan-kontratudun finko, Etxauriko Udalean aritzeko. Izan ere, bera da puntuaziorik altuena lortu duen izangaia. Izangaia 2023ko azaroaren 15ean jabetuko da lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxaurin, 2023ko urriaren 19an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2314948