2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Akats zuzenketa, deialdi honi dagokion izendapenean: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean
2023ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 29an, argitara eman zen Aitziber Iturralde Elberdinen izendapena, Lizarrako Udaleko langile lan-kontratudun finkoa izateko. Akatsa atzeman da Alkatetzaren 449/2023 Ebazpenaren hirugarren paragrafoan, hura argitaratu zen iragarkian; hala bada, zuzendu egiten da.
Honela dioen tokian: "(plantilla organikoko zenbakia: 5.22)".
Honela behar du: "(plantilla organikoko zenbakia: 5.20)".
Lizarran, 2023ko urriaren 16an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2314676