224. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CADREITA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Alkatearen 2022ko maiatzaren 10eko 235. Ebazpenaren bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa). Aipatu ebazpena 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an. Halaber, akats zuzenketei buruzko Alkatearen maiatzaren 20ko 249. Ebazpena argitaratu zen 2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an, eta akats zuzenketei buruzko Alkatearen irailaren 29ko 456. Ebazpena, orobat, 2022ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 11n. Deialdi horiekin bat, Cadreitako Udaleko alkateak honako ebazpen hauek eman ditu, izendatzeko Cadreitako Udalaren zerbitzuko karrerako funtzionario eta langile lan-kontratudun finko, kasuan kasukoa:

–2023-521 Ebazpena, 2023ko urriaren 12koa, Fernando Muro Prat langile lan-kontratudun finko izendatzen duena ikastetxe publikoko atezain lanpostuan.

–2023-520 Ebazpena, 2023ko urriaren 12koa, Sergio Prat Ozcoz langile lan-kontratudun finko izendatzen duena udal lantaldeko peoi lanpostuan.

Lanpostuen jabetza hartu beharko dute hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cadreitan, 2023ko urriaren 13an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2314709