224. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, bete dadin mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, D mailako funtzionarioentzat bakarrik. Izendatzeko proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluaren babesean, Antsoaingo Udaleko D mailako funtzionarioei mugatuta, eta oposizio-lehiaketaren bidez, Mantentze-lan Arloari atxikitako arduradun bat, 5001 zenbakia duena plantilla organikoan, betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez, epaimahai kalifikatzaileak Cesar Hernández Díez de Ulzurrun jaunaren alde egin du izendapen-proposamena, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen hautagaia.

Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoarekin bat, proposatutako pertsonak deialdiaren 9.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko du 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Iragarkia 2023ko ekainaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 121 zenbakia, argitaratu zen.

Antsoainen, 2023ko urriaren 18an.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2314805