1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Figaroleko (Zarrakaztelu) ondasun higiezin batena.
Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiaren urriaren 10eko 28/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen enkante publiko bidez besterentzea Figarolen (Zarrakaztelu) dagoen "La Residencia" izeneko higiezina (Foruen plaza 22), Nafarroako Foru Komunitatearen jabetzakoa (GP 2023/127).
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bai eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian ere, eta enkantean parte hartu nahi duten pertsonei honako hau ohartarazten zaie:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 23127.
2. Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektronikoan jasota daude enkantearen eta enkantean jarri behar diren ondasunen funtsezko datuak:
https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-GA-2023-3100300123127
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
Lote bakarra:
Hiri-lurra eta landa-lurra: Lan egoitza bat Figarolen, Zarrakazteluko jurisdikzioan, 23. poligonoa, 32. lurzatia. Finka osoa hamar mila seiehun eta hiru metro eta hogeita bost dezimetro karratuko azalera-orube bat da, mila hirurehun eta hirurogeita bost metro eta hogei dezimetro karratuko azalera itxiarekin. Zerbitzuetarako, arduradunaren etxebizitzarako eta aparkalekurako sarbidea hiru metro eta berrogeita hamar zentimetroko zabalerako ate batetik egiten da. Ate hori hegoaldera begirako itxituran eta ate nagusiaren ezkerreko aldean dago. Sarbide hori berrehun eta hirurogeita lau metro eta hogei dezimetro koadroko patio zolatu batekin lotuta dago; horietatik, berrogeita zazpi metro eta berrogeita hamar dezimetro teilatupean daude, eta ataripe bat dago egoitzako arduradunaren etxebizitzaren eta egoitzaren artean. Ataripetik arduradunaren etxebizitzarako sarbidea dago, eta honek honako hauek ditu: ataria, hiru logela, jangela-egongela, jaki-tokia duen sukaldea eta bainugela. Egoitzaren sarrera nagusia hegoaldeko fatxadan dago, eta, gainera, beste zerbitzuko sarbide bat du lehen deskribatutako ataripetik, eta hirugarren bat patiotik garbitzeko eta lisatzeko gunera. Sarbide nagusia lau ate dituen atari batekin komunikatuta dago; ezkerreko biak bulego banarekin komunikatuta daude, beste bat aurrealdean, komunekin komunikatuta, eta azkena eskuinean dago, eta gela batekin komunikatuta dago, parte batean egurretarako tximinia hartzen duen horma batek zatituta. Egongela horren ondoren eta hegoaldeko hegalean korridore bat dago, ezkerreko aldean hiru logela ditu. Korridorearen amaieran, ezkerraldean, komunak daude: bi dutxa, konketa eta komun-ontzia dituzte. Korridorearen eskuinaldean, lau logela daude, eta, horietatik, korridorearen amaieran dagoenak bainugela independentea du. Lehen deskribatutako egongelak zuzenean komunikatzen du jantokiarekin, eta ate baten bidez komunikatzen da etxeko langileen sukalondoarekin. Ataria aurrealdean dagoen ate baten bidez komunikatuta dago komunekin. Komunak bainugela bat du, konketa eta bi komun-ontzirekin. Korridoretik aurrera jarraituz, garbitzeko eta lisatzeko gelara sartzen da. Sukaldea komunikatuta dago, ate batetik, zerbitzu-atariarekin, eta ataripetik sarbidea du. Atari hori jangela batekin komunikatuta dago. Jangela hori, gainera, beste aldetik korridore batekin komunikatuta dago, hiru logelarekin eta bainugelekin. Horiek bi dutxa, bi konketa eta bi komun-ontzi dituzte. Laurehun eta hirurogeita bost metro eta hirurogeita hamar dezimetro karratuko barne patio bat dago, egongelatik eta jangela nagusitik ditu sarbideak. Mugakideak: iparraldean, Figaroleko Kontzejuaren 309. lurzatia; hegoaldean, Foruen pasealekua; ekialdean, San Fermin kalea eta Figaroleko Kontzejuaren 31. lurzatia; eta mendebaldean, Figarolera sartzeko errepide nagusia –lehen Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren CG-1 bidea zena–. Zarrakazteluko 4974 zenbakiko erregistro-finka da, Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago (2045. liburukia, 66. liburua, 57. folioa). Zarrakazteluko udal-mugarteko 23. poligonoko 32. lurzatiari dagokio.
5. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen titularrak izaten ahal badira, behin-behinean erabakitako adjudikazioa etenda geldituko da, aplikatu beharreko legeriarekin bat beren eskubidea baliatzen ahal duten bitartean.
6. Iragarki honetan, Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalarekin, 848422974 telefono zenbakian edo oesparza@navarra.es helbide elektronikoan.
Iruñean, 2023ko urriaren 20an.–Ondare Zerbitzuko zuzendaria, Marta Echavarren Zozaya.
Iragarkiaren kodea: F2315031