1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
213/2023 EBAZPENA, irailaren 19koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Ebaluazio Dokumentalerako Batzordeak uztailaren 3ko bilkuran proposatutako ebaluazio-erabakiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek eta haren erakunde autonomoek langileria kudeatzeari buruzkoak.
Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko buruak txosten bat egin du, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko buruak ontzat emandakoa, non igortzen baitira Ebaluazio Dokumentalerako Batzordearen 809.etik 1.236.era bitarteko erabakiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek eta haren erakunde autonomoek, arlo honetan eskumena dutenek, langileria kudeatzeari buruz tramitatu dituzten dokumentu sailen gainekoak.
Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea 809.etik 1.236.era bitarteko erabakiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek eta haren erakunde autonomoek, arlo honetan eskumena dutenek, langileria kudeatzeari buruz tramitatu dituzten dokumentu sailen ebaluazioaren gainekoak. Ebazpen honen eranskinetan ageri dira.
2. Erabakien testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira; departamentu hauetako idazkaritza tekniko nagusietara: Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua, Ekonomia eta Ogasun Departamentua, Osasun Departamentua, Lurralde Kohesiorako Departamentua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua; erakunde autonomo hauetako kudeaketako zuzendaritzetara: Nafarroako Berdintasunerako Institutua, Nafarroako Gazteriaren Institutua, Nafarroako Foru Ogasuna, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua, Nafarroako Kirolaren Institutua; eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura.
Iruñean, 2023ko irailaren 19an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.
1. eranskina.–Administrazio Erroa.
2. eranskina.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.
3. eranskina.–Hezkuntza Departamentua.
4. eranskina.–Barne Zuzendaritza Nagusia.
5. eranskina.–Justizia Zuzendaritza Nagusia.
6. eranskina.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia.
7. eranskina.–Idazkaritza tekniko nagusiak.
8. eranskina.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia.
9. eranskina.–Nafarroako Foru Ogasuna.
10. eranskina.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.
11. eranskina.–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.
12. eranskina.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.
13. eranskina.–Nafarroako Kirolaren Institutua.
14. eranskina.–Nafarroako Gazteriaren Institutua.
15. eranskina.–Nafarroako Berdintasunerako Institutua.
16. eranskina.–Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua.
Iragarkiaren kodea: F2313564