224. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

381/2023 EBAZPENA, irailaren 28koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza-deialdi bat onesten baita Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei begira 2023ko irailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarte eskola-ordutegitik kanpo egiten diren euskarazko kultur jardueretarako. DDBN identifikazioa: 718883.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalak aldeko txostena aurkeztu du deialdi bat onets dadin 2023ko irailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarte egiten diren euskarazko kultur jarduerak diruz laguntzeko.

Diziplina artistikoetako kultur lehiaketak edo ikuskizunek (antzerkia, kantua, musika, bertsolaritza, poesia...) ardatz izanen dute Nafarroako Foru Komunitatean Hezkuntza Departamentuaren eskumenekoak diren Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako unibertsitateaz kanpoko ikasleak, euskara hutsean eginen dira, eta haien azken helburua da herritar guztiei irekitako kultura-ikuskizun bat egitea.

Deialdi honetara biltzen ahalko dira Nafarroako Gobernuko elkarteen eta fundazioen erregistroan alta emanda dauden entitateak (gurasoen elkarteak, fundazioak...).

Bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean xedatutakoarekin, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei begira 2023ko irailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarte egiten diren euskarazko kultur jarduerak diruz laguntzeko. Deialdiarekin batera, haren oinarriak ere onesten dira, ebazpen honen 1. eranskinean bildu direnak.

2. Behar den gehieneko gastua baimentzea: 30.000,00 euro, 2024ko gastuen aurrekontuko 420001 42400 4816 322002 partidaren kontura ("Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak"), edo ekitaldi horretarako gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partidaren kontura, baldin eta partida horretan krediturik badago.

3. Ebazpen hau eta eranskinak www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio ("Berriak"-"Gaur-gaurkoa") eta www.nafarroa.eus ("Tramiteak") webguneetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari eta Euskara Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko irailaren 28an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA–EUSKARAZKO KULTUR JARDUERAK DIRUZ LAGUNTZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

1. Xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea da norgehiagokako araubidean dirulaguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko entitateei, euskarazko kultur jarduerak antola ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean Hezkuntza Departamentuaren eskumenekoak diren Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako unibertsitateaz kanpoko ikasleak ardatz izanik, eskola-ordutegitik kanpo egiteko. Jarduera horien azken helburua izanen da kultura-ikuskizun bat euskara hutsez egitea, eta herritar guztiei irekita egonen dira. Jarduerak honako hauek izan daitezke: diziplina artistikoetako kultur lehiaketak edo ikuskizunak (antzerkia, kantua, musika, bertsolaritza, poesia...). Jarduerak Nafarroako Gobernuko elkarteen eta fundazioen erregistroan alta emanda dauden entitateek antolatu beharko dituzte Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko ikastetxeetan, eta 2023ko irailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitartean egin beharko dira. Eranskin honetako baldintza guztiak betetzen dituzten jarduerak laguntzen ahalko dira diruz, aurrekontu-kreditua dagoen bitartean.

1.2. Deialdiak bi helburu ditu: batetik, eremu ez-akademikoetan euskararen erabilera sustatzea, eta, bestetik, ikasle euskaldunak motibatzea, euskarazko kultura-ekoizpenean inplikatuz.

2. Onuradunak eta betebeharrak.

2.1. Nafarroako Gobernuko elkarteen eta fundazioen erregistroan alta emanda dauden entitateek eta gizarte ekimeneko kooperatiba-sozietateek parte hartzen ahalko dute deialdi honetan.

2.2. Laguntzaren entitate onuradun izateko baldintzak:

Deialdi honen kargurako dirulaguntza eskatzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako ikasleak ardatz dituzten jarduerak eskola-ordutegitik kanpo antolatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateek, baita guraso elkarteek ere, Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko ikastetxeetan, baldin eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, dirulaguntza ematen den ekitaldi ekonomiko osoan mantendu beharreko baldintza hauek betetzen badituzte:

–Hezkuntzaren arloan jarduerak egitea.

–Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatua egotea.

–Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, dagozkion ziurtagirien bidez frogatuz (Foru Ogasuna eta Gizarte Segurantza), edo erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, 4. eranskinean erantsitako ereduaren arabera, baldin eta aurreko betebeharretan aipatzen diren aitorpenak edo dokumentuak aurkeztera behartuta ez badaude.

–Hezkuntza Departamentuarekin lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu-kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik sinatuta ez izatea, finantzatu nahi den proiektuari dagokionez. Laguntza hauek bateragarriak izanen dira beste administrazio publiko batzuek emandakoekin, baldin eta bien baturak ez badu gainditzen jardueraren gastua. Horretarako, beste administrazio, entitate edo pertsona publiko edo pribatu batzuei eskatutako eta/edo haiengandik jasotako dirulaguntzen aitorpena aurkeztu behar da, zehaztuta eskatutako zenbatekoa, entitatearen izena eta lortutako zenbatekoa, 6. eranskinaren arabera.

–Jardueretan parte hartzen duten langileek, adingabeekin harremanetan egon ohi direnek, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboak izatea, eta horiek Hezkuntza Departamentuaren eskura egotea, egiazta ditzan.

–Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

–Xedeak edo helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduna, antolaketa edo estatutuak gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioen aurkakoak ez izatea.

–Berdintasunerako Foru Legean edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako betebeharrak urratu ez izana.

3. Diruz lagundutako jarduera motak eta kanpoan utzitako jarduerak.

3.1. Diruz lagundutako jarduerak. Baldintza hauek guztiak bete behar dira:

–Jarduerak diziplina artistikoetako kultur lehiaketak edo ikuskizunak izanen dira (antzerkia, kantua, bertsolaritza, poesia...).

–Jarduerak eskola-ordutegitik kanpo eta eskola-eremuaren barruan zein kanpoan eginen dira, eta Hezkuntza Departamentuaren eskumenekoak diren ikastetxeetan aipatutako entitateek (guraso elkarteak, fundazioak...) antolatuko dituzte.

–Jarduerek Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako unibertsitateaz kanpoko ikasleak izanen dituzte ardatz.

–Jardueren azken helburua izanen da kultura-ikuskizun bat euskara hutsez egitea, eta herritar guztiei irekita egonen dira.

3.2. Kanpoan utzitako jarduerak.

–Ikasturte bukaerako eskola festak.

–Euskara hutsez ez diren jarduerak.

–Eskolako oporraldietan egiten diren jarduerak.

–Eskolaz kanpoko edo eskola-orduetatik kanpo egindako jarduera oro, ez baditu 3.1 oinarriko baldintza guztiak betetzen.

4. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

4.1. Erabilgarri dauden kredituen mugen barnean, deialdi honetara bideratutako gehieneko zenbatekoa: 30.000 euro.

4.2. Aurrekontu-partida: 42001-42400-4816-322002 ("Euskarazko eskolaz kanpoko kultur jardueretarako dirulaguntzak"), 2024ko Gastuen Aurrekontukoa, edo ekitaldi horretarako gastuen aurrekontuan propio gaitzen dena, baldin eta partida horretan krediturik badago.

4.3. Bakoitzarentzako gehieneko kopurua, eta kopuru hori zehazteko irizpideak: entitate bakoitzari gehieneko muga bat ezarriko zaio: aurrekontuan onartutako gastuaren %70; eta nolanahi ere, dirulaguntza ez da 5.000 eurotik gorakoa izanen.

4.4. Hainbanaketa egiteko aukera.

Eskaera guztiei erantzun ondoren, horretarako bideratutako partidan diru erabilgarria gelditzen bada, hainbanaketa bat aplikatuko da, eskaera guztiei beharrezkoa den ehunekoa igoz, baina, betiere, 4.3 oinarrian ezarritako 5.000 euroko zenbatekoa gainditu gabe.

4.5. Jasotako dirulaguntzak ez du inola ere gaindituko aurkeztutako aurrekontua.

5. Entitate onuradunaren betebeharrak.

Deialdi honen ondorioetarako, entitate onuradunaren betebeharrak dira atal honetan ezartzen direnak.

5.1. Entitate onuradunek proiektua hitzartutako moduan eta datetan garatu beharko dute, eta diruz lagundutako jardueraren garapenean gertatutako edozein gorabehera jakinarazi, gertatzen den unean. Proiektuan edozein aldaketa egiteko organo kudeatzailearen adostasuna beharko da, eta horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak ez badu proiektua funtsean aldatzen.

5.2. Entitate onuraduna behartua dago diruz lagundutako jardueren publizitatea egitera eta jarduera horien publizitate-euskarrietan Hezkuntza Departamentuaren logotipoak erakustera, "Laguntzailea/Colabora" testua erantsita. Logotipo horiek Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalean eskatuko dira. Testuak ele bitan editatuko dira (euskaraz eta gaztelaniaz).

Ekitaldia dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logotipoa jartzea inprimatutako materialean (esku-orriak, kartelak). Hala ere, hedabide telematikoetan, webgunean eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldaketa eginen da, eta Hezkuntza Departamentuaren logotipoa sartuko, aurreko ataleko baldintzei jarraituz.

5.3. 12. oinarriko 2. atalean aipatzen diren justifikazio agiriak aurkeztea, baita 5. eranskina ere, behar bezala betea.

5.4. Genero ikuspuntua proiektu osoan sartzea, era koherentean, integralean eta zeharkakoan. Hizkuntza eta irudi inklusiboak eta ez-sexistak erabili beharko dira.

5.5. Entitate onuradunek, dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaienetik hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, eskatzen zaien dokumentazioa, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan ezarritakoarekin, foru lege horretan ezarritakoaren arabera hala badagokie.

Aitorpen eredua (8. eranskina) eta aginduzko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren webgunearen bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/, edo dirulaguntza hau kudeatzen duen Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren bidez.

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

5.6. Deialdi honetan diruz lagundutako programa egiteko erabili beharko da dirulaguntza, ez beste edozertarako.

5.7. Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin den.

5.8. Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalak proiektua burutu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak onartzea.

5.9. Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen bitartean.

5.10. Entitateak garaiz eman beharko du egiten dituen jarduerei buruzko informazioa, aldian behin Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta beste hedabide batzuetan zabal dadin.

6. Eskaeren aurkezpena, epea eta dokumentazioa.

6.1. Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoaren bidez, edo, bestela, aurrez aurre, Nafarroako Gobernuak gaitutako erregistroetako edozeinetan.

Entitateetako lehendakariek edo ordezkariek egin beharko dituzte eskaerak.

6.2. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, foru deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.3. Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez eskuragarri dagoena, helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), edo aurrez aurre, Nafarroako Gobernuak gaitutako erregistroetako edozeinetan, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoarekin. Eskuragarri dagoen eskabidearen ereduarekin (2. eranskina) bat ez datozen eskabideak ez dira aurkeztutzat joko.

6.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabide orokorrari deialdi honen eranskinak erantsiko zaizkio. Nolanahi ere, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskabidea, 2. eranskinaren araberakoa.

b) Programatutako jardueraren edo jardueren azalpen-memoria laburra, proposamena 8. puntuan ezarritako irizpideen arabera behar bezala baloratzeko behar diren alderdiak zehazten eta garatzen dituena. Gehieneko luzera: 5 orrialde, DIN A4.

Memoriak honako hauek jaso beharko ditu berariaz:

–Lortu nahi diren helburuak.

–Tokiko kultur agendari egindako ekarpena, interesari eta aniztasunari dagokienez.

–Programatutako jarduera, antolaketa-alderdiak eta ikastetxeetan aurreikusitako aldez aurreko lana, kalitatea bermatzeko.

–Hartzaile mota, egutegia eta tokia (zehaztu edukiera eta zenbat jende aurreikusten den).

–Jarduerak arlo hauetan egiten duen ekarpena: metodologia aktiboak sustatzea, euskara erabiltzea, ikasleak motibatzea eta euskarazko kultur ekoizpenen sortzaile gisa duten ahalmenaz jabetzea.

–Entitate eskatzailearen ibilbidea eta aurretik egindako lanak, dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko garrantzitsuak direnak.

c) Jardueren aurrekontua, 3. eranskinari jarraikiz.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, 4. eranskinaren araberakoa.

e) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (7. eranskina), banku entitateak bete eta zigilatuko duena. Agiri hori helbide honetan ere jasota dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak

Foru Ogasunarekiko eta/edo Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duten aitorpenak edo agiriak aurkeztu behar badituzte, dagozkien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Eskatzaileei 10 egun naturaleko epea emanen zaie gehienez, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, falta diren agiriak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko. Halakorik egiten ez badute, eta epea iraganik, eskaerari uko egin diotela ulertuko da.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarri guztiak onartzea.

7. Bateragarritasuna.

Beste administrazio publikoren batek kultur jarduera berberetarako laguntza eman badie eskatzaileei, administrazio horrek egindako egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute, emandako zenbatekoa adierazten duena, eta laguntza horren eta Hezkuntza Departamentuak emandakoaren batura ez da inoiz izanen egindako gastua baino handiagoa, ez eta 4.3 oinarrian ezarritako diru-mugatik gorakoa ere. Edonola ere, entitate eskatzaileak Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari jakinarazi beharko dio zer laguntza eskatu edo jaso duen, 6. eranskinaren arabera.

Jarduera diruz lagunduko da, emanaldi eta/edo egoitza kopurua edozein dela ere.

8. Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Aurkezten diren jarduerak baloratuko dira kontuan hartuta deialdi honetako 1. oinarriko 1.1 eta 1.2 ataletan adierazitako betebeharrak, moduak eta balorazio lehentasunak, honako baremo honen arabera (100 puntu, gehienez):

Programatutako jardueren kultur interesa eta kalitatea

1. Programaturiko jardueraren interesa: tokiko kultur agendari egiten dion ekarpena, aniztasunari dagokienez.

2. Programatutako jardueraren kalitatea: plangintza eta aldez aurreko lana.

20 puntu

20 puntu

Guztira:

gehienez ere, 40 puntu

Eragiteko gaitasuna, bideragarritasuna eta jarraitzeko bokazioa

3. Entitate eskatzaileak kulturaren arloan duen ibilbidea eta aurretik egindako lanak.

4. Programatutako jarduerarekin jarraitzeko bokazioa.

10 puntu

10 puntu

Guztira:

gehienez ere, 20 puntu

Eragina ikasleen motibazioan eta jarreran

5. Metodologia aktiboak sustatzea.

6. Ikasleek euskara erabil dezaten sustatzea.

7. Euskararekiko motibazioa eta jarrera hobetzea, euskara jarduera atsegingarriekin lotuz.

8. Kultur eragile eta sortzaile gisa duten ahalmenaz jabetzea.

10 puntu

10 puntu

10 puntu

10 puntu

Guztira:

gehienez ere, 40 puntu

Gutxienez 60 puntu lortu beharko dira dirulaguntza jaso ahal izateko. Aurrekontua nahikoa ez bada, puntuazio ordenaren arabera banatuko da.

9. Eskaerak ebaluatzeko balorazio organoa.

Balorazio batzordea honako hauek osatuko dute:

–Euskara Ataleko burua.

–Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoko burua.

–Euskara Ataleko irakaskuntzako aholkulari bat.

Balorazio batzordeak eskaera guztiak baloratu eta esleituko ditu deialdi honetan ezarritako baldintzen arabera.

10. Deialdiaren ebazpena.

Hautapen batzordeak esleipen prozesuaren behin-behineko emaitzak zerrenda batean argitaratuko ditu, web-orri hauetan ("Berriak" menua-"Gaur-gaurkoa" atala):

https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/actualidad (gaztelania).

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/actualidad (euskara).

–Nafarroako Ataria (www.nafarroa.eus).

–Interesdunei abisu bat bidaliko zaie eskabidean adierazitako helbide elektronikora.

Zerrenda horretan honako hauek agertuko dira:

–Behin-behinean esleitu diren eskaeren zerrenda.

–Baztertutako eskaeren zerrenda, arrazoia zein izan den zehaztuta.

Hautagaiek erreklamazioak aurkez ditzakete hautapen batzordearen aurrean, hiru egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik. Epe hori iraganik, erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, esleitutako laguntzen behin betiko zerrenda argitaratuko du batzordeak, eta ebazpena jakinaraziko die entitate adjudikaziodunei.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak gehienez hiru hilabeteko epean ebatziko du deialdi hau, batzordearen proposamenarekin bat, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

11. Dirulaguntzaren ordainketa.

Entitate bakoitzari transferentzia bidez ordainduko zaio dirulaguntza, jarduera egin eta 12. oinarrian aipatzen den justifikazioa aurkezteko betebeharra bete ondoren.

–Aurkezten den justifikazioa onartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, azken dirulaguntza proportzionalki murriztuko da.

Laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketak berekin ekartzen ahalko du laguntza emateko ebazpena aldatzea.

Laguntza hauen onuradunak Hezkuntza Departamentuak eskatzen dien informazio guztia ematera derrigortuak daude, eta behar diren finantza kontrolerako jarduketen menpe geldituko dira. Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

12. Justifikazioa.

1. Justifikatzeko modalitatea: ezarritako baldintzak bete direla eta dirulaguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, "justifikazio kontu sinplifikatua" modalitatea erabiliko da.

2. Justifikazioa egiteko modua: emandako dirulaguntzaren justifikazioa indarreko legeriaren arabera eta 5. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoan (egoitza elektronikoaren bidez, www.nafarroa.eus helbidean), edo aurrez aurre, Nafarroako Gobernuak gaitutako erregistroetatik edozeinetan, honako dokumentazio honekin batera:

–Oinarrien 5.2 puntuan ezarritako betebeharrak bete direla egiaztatzen duen adierazpena (egindako publizitatearen ale edo kopia bat).

Justifikazio kontu sinplifikatuak dokumentazio hau izanen du:

a) Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko jarduketa memoria bat, egindako ekintzak eta lortutako emaitzak azalduko dituena. Hizkuntza eta irudi inklusiboak eta ez-sexistak erabili beharko dira. Egindako publizitatearen justifikazioa ere erantsiko da (5. eranskina).

b) Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatu bat, hartzekoduna eta agiria identifikatuta, baita zenbatekoa, jaulkipen eguna eta ordainketa eguna ere (5. eranskina).

c) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, eta egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzeko.

d) 100 eurotik gorako gastuen ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo ordainagiria ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita (6. eranskina). Argi eta garbi zehaztuko da zein jarduera zehatzek jaso duten dirulaguntza.

f) Hala balegokio, itzulketaren ordainketa gutuna, aplikatu gabeko gerakinen kasuan, baita haietatik eratorritako interesena ere.

Organo emaileak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko ditu erabakitzen dituen egiaztagiriak, dirulaguntza egoki aplikatu dela arrazoiz frogatzeko. Horretarako, onuradunari eskatzen ahalko dio hautatutako gastuen egiaztagiriak igortzeko.

5. eranskineko berariazko inprimakian aurkeztuko dira a), b) eta c) atalak.

Ekintza irabazizko ekintza bihurtzen bada, Hezkuntza Departamentuak emandako dirulaguntza itzuli eginen da, lortutako onuraren arabera.

3. Justifikazioa egiteko epea: 2024ko uztailaren 31ra arte, egun hori barne, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoan (egoitza elektronikoaren bidez eskuragarri, www.nafarroa.eus helbidean), edo aurrez aurre, Nafarroako Gobernuak gaitutako erregistroetatik edozeinetan, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua.

Justifikatzeko epeak luzaezinak izanen dira, eta ez da onartuko epetik kanpo iristen den dokumentaziorik.

Hezkuntza Departamentuak eskubidea du edozein motatako informazio osagarria eskatzeko eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egiteko. Arau hauetatik edozein betetzen ez bada, emandako dirulaguntza baliogabetu eginen da; halaber, ikastetxe onuradunak jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, dirulaguntza ordaindu zenetik aurrera sortutako legezko berandutze-interesak gehituta, eta hurrengo deialdian parte hartzeko eskubidea galduko du.

13. Laguntza itzultzeko arrazoiak.

Atal honetan adierazten diren kasuetako bat gertatuz gero, jasotako diru guztia edo zati bat itzuli beharko da, baita berandutze-interesa ordaindu ere, dirulaguntza ordaintzen den unetik itzuli beharra erabakitzen den egunera artekoa:

a) Dirulaguntza lortzea horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo ematea eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

b) Ez betetzea dirulaguntzaren xede den helburua, jarduera edo proiektua, edo hartu behar zen jokabidea ez hartzea, osorik nahiz hein batean.

c) Justifikatzeko betebeharra ez betetzea, edo behar bezainbat ez justifikatzea.

d) Egiaztapenak eta finantza-kontrolak saihestea edo haiei uko egin edo trabak eta eragozpenak jartzea, eta kontabilitateari, erregistroari eta agirien kontserbazioari buruzko betebeharrak ez betetzea, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den eta dirulaguntza jaso duten jarduerak benetan eta erregulartasunez egin diren.

e) Administrazioak entitate laguntzaileei eta onuradunei ezarritako betebeharrak ez betetzea, edo onuradunek hartutako konpromisoak ez betetzea, baldin eta ez-betetze horiek zerikusirik badute helburuak lortzeko, jarduera egiteko edo proiektua gauzatzeko moduarekin edo dirulaguntza emateko oinarri izan den jokabidea hartzearekin.

f) Administrazioak entitate laguntzaileei eta onuradunei ezarritako betebeharrak ez betetzea, edo onuradunek dirulaguntza onartzerakoan hartutako konpromisoak ez betetzea, goian adierazitakoez aparte, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako dirua zertarako erabili den, helburua lortu ote den eta dirulaguntza jaso duten jarduerak benetan eta erregulartasunez egin diren.

g) Publizitateari eta zabalkundeari buruz ezarritako neurriak ez betetzea, agirietan eta propagandan ez aipatzeagatik jarduera Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundu duela, halako baldintza ezarri den kasuetan.

h) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean ezarritako gainerako kasuak.

14. Borondatezko itzulketa.

1. Borondatezko itzulketa da onuradunak Administrazioak inolako errekerimendurik egin gabe egiten duena.

2. 887/2006 Errege Dekretuaren 90. artikuluan xedatutakoaren arabera, onuradunak bere ekimenez itzultzen ahalko du Hezkuntza Departamentuak emandako dirulaguntza, hark eskatu gabe.

3. Horretarako, lehenik eta behin, onuradunak dirulaguntza itzultzeko eskaera eginen du, eta horren arrazoiaren berri emanen du.

Onuradunak eskatuta itzuliko da dirulaguntza, ordainketa-gutun bidez. Hezkuntza Departamentuak onuradunari emanen dio ordainketa-gutuna.

15. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari lotuko zaio.

16. Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Deialdi honetan aurreikusi ez den orori dagokionez, araudi honetan ezarritakoa aplikatuko da:

–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

17. Errekurtsoen araubidea.

Interesdunei haien eskubideak eta interesak ukitzen dituzten ebazpenak eta administrazio-egintzak jakinaraziko zaizkie, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluak eta hurrengoek ezarritakoarekin.

Oinarri hauen aurka eta oinarriak betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka, errekurtso hau jartzen ahalko da:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

18. Beste kontu batzuk.

Datu pertsonalen tratamendua.

Tratamenduaren arduraduna: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua.

Helburua: zerbitzu horrek aurreikusitako dirulaguntzak edo laguntzak kudeatzea, kasuan kasuko deialdia edo laguntza arautzen duten oinarri edo arauen arabera.

Emandako dirulaguntzak edo laguntzak emateko ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzea.

Eskubideak: datuak ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta beste eskubide batzuk ere, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura joz edo euskaraatala@navarra.es helbide elektronikoaren bidez.

Informazio gehigarria: datuen tratamenduei buruzko informazio gehigarri eta zehatza Hezkuntza Departamentuaren webgunearen egoitza elektronikoan dago eskuragarri.

Eskabidean edo bizikidetzari buruzko adierazpenean datuak falta badira edo faltsutzen badira, edo aurkeztutako agiriak faltsuak badira, eskaeraren deuseztasuna deklaratuko da, eta egileek izan ditzaketen erantzukizunengatik erantzun beharko dute.

2. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZAREN ESKAERA

PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA:

NAN, IFZ, AIZ, IFK

HELBIDEA

HERRIA

PK

TELEFONOA

(BEHAR EZ DENA EZABATU)

BERE IZENEAN EDO HONAKO HAU ORDEZKATUZ

IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA:

NAN, IFZ, AIZ, IFK

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA:

NAN, IFZ, AIZ, IFK

HELBIDEA:

ZK.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

TELEFONOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

Xede honetarako dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia ezaguturik (20...(e)ko ..... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ....................aren .....(e)(a)n argitaratua): ........................................................................................................................

ESKATZEN DU: Kontuan har bedi eskabide hau, eta, horretarako, agiri hauek aurkezten ditu:

Eskatzailea nor den egiaztatzen duten agiriak, eta, hala badagokio, haren izenean diharduenaren ordezkaritza egiaztatzen dutenak.

Erantzukizunpeko adierazpena, non adierazten baita pertsona edo entitate eskatzaileak betetzen dituela Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean eta deialdian eskatzen diren baldintzak, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuetatik bat bera ere ez duela, deialdi honen 4. eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.

Pertsona edo entitate eskatzaileak bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko agiriak, deialdiaren 2.2 atalean adierazitakoaren arabera.

Beste edozein administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako eta/edo jasotako dirulaguntzen aitorpena, halakorik balitz, ondokoak zehaztuta: eskatutako kopurua, entitatearen izena eta lortutako zenbatekoa. (6. eranskina).

Zein jardueratarako eskatzen eta erabiliko den dirulaguntza, 3. eranskinaren arabera.

Deialdiaren 6.4 atalean aipatutako agiriak.

Iruñean, (e)ko aren (e)(a)n

Sinadura

DATUEN BABESA - Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua da Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren dirulaguntza-deialdia kudeatzeko erabiliko diren datu pertsonalen arduraduna. Datuak legezko betebeharren bat dagoenean baino ez zaizkio jakinaraziko Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari, eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak ezarritakoarekin bat argitaratuko dira. Datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, bai eta datu horiek zuzentzeko eskubidea, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea ere. Horretarako, Erregistro Orokorrera jo beharko duzu (San Domingo kalea 8, 31001 Iruña), edo egoitza elektronikora. Tratamenduen zerrenda eta informazio osagarria pribatutasun politikari buruzko atalean kontsultatzen ahal duzu, helbide honetan: www.nafarroa.eus.

3. ERANSKINA.–ESKATZEN DEN DIRULAGUNTZAREN XEDEKO JARDUEREN ZERRENDA

KONTUAN HARTU BEHARREKO DATU INTERESGARRIAK

–Gastuak xeheki zehaztu, partiden arabera.

–Diru-sarreretan honako hauek sartu: jasotako dirulaguntzak, ikasleen ekarpenak, etab.

–Edozein diru-sarrera mota sartu behar da.

AURREIKUSITAKO JARDUEREN IZENA

AURREIKUSTEN DEN HASIERA DATA

JARDUERA BAKOITZAREN KONTZEPTUA

GASTU
AURREIKUSIAK

AURREIKUSITAKO DIRU-SARRERAK

GUZTIRA

(euroak)

4. ERANSKINA / ANEXO 4

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA / DECLARACIÓN RESPONSABLE

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS

NAN, IFZ, AIZ / DNI, NIF, NIE

ONDOKO ENTITAREAREN ORDEZKARI GISA / ACTUANDO EN REPRESENTACIÓN DE ENTIDAD

IFZ ZENBAKIA / CON NIF NÚMERO

ADIERAZTEN DUT / DECLARA

1.–Ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela behartuta Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei dagozkien aitorpen edo agiriak aurkeztera.

2.–Ordezkatzen dudan entitateak Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan izena emanda duela, eta erregistro horretan aurkeztutako dokumentazioak ez duela aldaketarik izan.

3.–Ordezkatzen dudan entitateak Nafarroako Entitateen Erregistroan izena emanda duela, eta erregistro horretan aurkeztutako dokumentazioak ez duela aldaketarik izan.

4.–Jarduera egiten duten eta adingabeekin ohiko harremana duten pertsonek betetzen dituztela Adingabearen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan eta Boluntariotzari buruzko 45/2015 Legearen 8.4 artikuluan aurreikusitako baldintzak, eta konpromisoa hartzen dudala artikulu horretan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak eskatu eta gordetzeko, jarduera egiten den bitartean, bai eta Hezkuntza Departamentuak egiazta ditzan eskatuz gero aurkezteko ere.

5.–Helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduna, antolaketa edo estatutuak ez direla gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioen aurkakoak.

6.–Betetzen dituztela Berdintasunerako Foru Legean edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako betebeharrak.

7.–Ordezkatzen duen erakundea ez dela administrazio-zehapen irmorik betetzen ari, ezta epai irmo kondenatzailerik ere, edo, hala badagokio, ez dagoela sexuaren edo generoaren ziozko bereizkeriatzat jotzen diren lan-jardunbideak gauzatzeagatik edo onartzeagatik ezarritako zehapenik edo kondena-epairik bete gabe.

Eta horrela jasota gera dadin Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan, Nafarroako irabazi-asmorik gabeko entitateek 2022-2023 ikasturtean euskarazko eskolaz kanpoko kultur jarduerak egiteko dirulaguntzen eskaeraren ondorioetarako, agiri hau sinatzen dut.

1.–Que la entidad que representa no está obligada a presentar declaraciones o documentos referidos a cumplimiento de obligaciones con Hacienda Foral y con la Seguridad Social.

2.–Que la entidad que representa se encuentra inscrita en el Registro de asociaciones de Gobierno de Navarra, no habiendo sufrido modificación alguna la documentación presentada para dicho registro.

3.–Que la entidad que representa se encuentra inscrita en el Registro de asociaciones del Gobierno de Navarra, no habiendo sufrido modificación alguna la documentación presentada para dicho registro.

4.–Que las personas que desarrollan la actividad y que tienen contacto habitual con menores cumplen los requisitos previstos en el artículo 13.5 de la Ley Orgánica 1/1996, de Protección Jurídica del Menor y artículo 8.4 de la Ley 45/2015, del Voluntariado y que me comprometo a recabar y conservar los certificados que acreditan el cumplimiento de los requisitos exigidos por el citado artículo, durante todo el desarrollo de la actividad, así como a su presentación a requerimiento del Ayuntamiento para su comprobación.

5.–Que los fines u objetivos, sistema de admisión o acceso, funcionamiento, trayectoria, actuación, organización o estatutos no son contrarios a los principios de igualdad entre hombres y mujeres.

6.–Que cumplen las obligaciones establecidas en la Ley Foral de Igualdad o en la Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo para la igualdad efectiva de hombres y mujeres.

7.–Que la entidad que representa no está cumpliendo sanciones administrativas firmes ni una sentencia firme condenatoria o, en su caso, de no estar pendiente de cumplimiento de una sanción o sentencia condenatoria impuesta por ejercer o tolerar prácticas laborales consideradas discriminatorias por razón de sexo o de género.

Y para que así conste ante el Departamento de Educación del Gobierno de Navarra, a los efectos de la solicitud de subvenciones para actividades extraescolares culturales en euskera de las entidades sin ánimo de lucro de Navarra para el curso 2022/2023.

Iruñea, 2024ko aren a

Pamplona, de de 2024

SINADURA

FIRMA

5. ERANSKINA.–Euskarazko kultur jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdia 2023-2024. 2023-2024 ikasturtea

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUEREN JUSTIFIKAZIOA

ENTITATEA

IFZ

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAREN IZENA

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAREN DESKRIBAPENA

JARDUERAREN GARAPENAREN BALORAZIOA

DATAK, ORDUTEGIA ETA TOKIA

PARTE-HARTZAILEEN KOPURUA

JARDUERAREN PUBLIZITATEA EGIN AL DA?

EGINDAKO JARDUERAREN GASTUEN ETA INBERTSIOEN ZERRENDA SAILKATUA (*)

HORNITZAILEA

HORNITZAILEAREN IFK

DOKUMENTU ZENBAKIA

AGIRIAREN DATA

ORDAINTZE DATA

KONTZEPTUAK

GASTUAK

DIRU-SARRERAK

BEHAR ADINA ERANSKIN SARTU

GUZTIRA

0,00

0,00

(*) Organo emaileak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko ditu erabakitzen dituen egiaztagiriak, dirulaguntza egoki aplikatu dela arrazoiz frogatzeko. Horretarako, onuradunari eskatzen ahalko dio adierazten diren gastuen egiaztagiriak igortzeko.

6. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, XEDE BERERAKO ESKATUTAKO DIRULAGUNTZEI BURUZKOA.

Izen-deiturak: ..................................................................................................................., helbidea, jakinarazpenen ondorioetarako: ..........................................................................................................., NANa: ..........................................., telefonoa: ........................................, helbide elektronikoa: ..................................................................., nire izenean, edo honako hau ordezkatuz (bidezkoa dena): ..........................................................................................., helbidea: ..................................................................., IFK: ......................................................., telefonoa: .................................................., fax-a: ..................................................., helbide elektronikoa: ...................................................................................

Ezagutzen dut ..............................................................................................................................................................................................................................t(z)eko dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia (......................................................................................................).

Eskatutako dirulaguntzari dagokionez, ADIERAZTEN DUT:

Deialdi honen xederako, ez dudala eskuratu edo eskatu beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren inolako dirulaguntzarik, ez Estatuan, ez nazioartean.

Deialdi honen xederako, honako dirulaguntza hauek eskatu ditudala beste administrazio publiko batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik, Estatukoak zein nazioartekoak izan:

Deialdi honen xederako honako dirulaguntza hauek eskuratu ditudala beste administrazio publiko batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik, Estatukoak zein nazioartekoak izan:

–Eskatutako dirulaguntzak: (adierazi eguna, erakundea eta zenbatekoa)

DATA

ENTITATEA

ZENBATEKOA

–Lortutako dirulaguntzak: (adierazi eguna, erakundea eta zenbatekoa)

DATA

ENTITATEA

ZENBATEKOA

Iruñean, 20 (e)ko aren (e)(a)n

(Sinadura)

7. ERANSKINA.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

8. ERANSKINA.–Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2314427