224. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 22ko 1907/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2022ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, irailaren 1ekoan), oposizioaren kalifikazio epaimahaiak honako izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du, haiek baitira, deitutako lanpostuetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal direnak:

CARDIEL DIAZ DE CERIO, M.ª BELEN

GARCIA MONEO, NATALIA

Iruñean, 2023ko urriaren 5ean.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2314616