1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3397/2023 EBAZPENA, urriaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen lanpostuak betetzeko prozesuaren barruan, Mayra Pérez Suárez andreari dagokionez, eteten baita dokumentazioa aurkezteko epearen zenbaketa.
2023ko abuztuaren 28an, deialdi horren web fitxan, izendapen proposamena argitaratu zen, non Mayra Pérez Suárez andrea ageri baitzen. Izangai horrek eskatu du dokumentazioa aurkezteko epearen zenbaketa etetea ezinbesteko arrazoi bategatik, hots, aldi baterako ezintasun egoeran dagoelako.
Aurrekoa kontuan hartuta, eta egoera hori ezinbesteko arrazoitzat jotzen denez, bidezkoa da dokumentazioa aurkezteko epearen zenbaketa etetea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen lanpostuak betetzeko prozesuaren barruan, Mayra Pérez Suárez andreari dagokionez, etetea dokumentazioa aurkezteko epearen zenbaketa. Epea berriz hasiko da zenbatzen aldi baterako ezintasun egoera bukatu eta hurrengo egunean.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko urriaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2315003