1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3365/2023 EBAZPENA, urriaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laborategiko teknikari espezialisten lanpostuak betetzeko prozesuaren barruan, Noemí García Labari, María Encarnación Gonzalo Goñi eta Ana Cristina Granados andreei dagokienez, eteten baita dokumentazioa aurkezteko epearen zenbaketa.
2023ko abuztuaren 28an, deialdi horren web fitxan, izendapen proposamena argitaratu zen, non Noemí García Labari, María Encarnación Gonzalo Goñi eta Ana Cristina Granados andreak ageri baitziren. Izangai horiek eskatu dute dokumentazioa aurkezteko epearen zenbaketa etetea ezinbesteko arrazoi bategatik, hots, aldi baterako ezintasun egoeran daudelako.
Aurrekoa kontuan hartuta, eta egoera hori ezinbesteko arrazoitzat jotzen denez, bidezkoa da dokumentazioa aurkezteko epearen zenbaketa etetea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laborategiko teknikari espezialisten lanpostuak betetzeko prozesuaren barruan, Noemí García Labari, María Encarnación Gonzalo Goñi eta Ana Cristina Granados andreei dagokienez, etetea dokumentazioa aurkezteko epearen zenbaketa. Epea berriz hasiko da zenbatzen aldi baterako ezintasun egoera bukatu eta hurrengo egunean.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko, Tuterako Reina Sofía Ospitaleko eta Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko langileriaren zuzendaritzetara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko urriaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2315001