1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
425E/2023 EBAZPENA, urriaren 13koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Leire Elizalde Goñi andrea izendatzen duena Nafarroako Kirolaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari atxikitako Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko buru bitarte baterako, 2023ko urriaren 16tik aurrerako ondorioekin.
Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 10eko 422E/2023 Ebazpenaren bidez, kargutik kendu zen Carlos Merino Razquin jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuan Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko burutzan (8.646 lanpostua ) aritzen zen funtzionarioa, eta aipatu burutza hutsik gelditu zen.
Nafarroako Kirolaren Institutuak proposatzen du burutza hori Leire Elizalde Goñi andreak betetzea, zeina administraria baita Osasun Departamentuari atxikitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzuan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, atalburuak, bulego buruak edo ataletik beheragoko beste unitate batzuetako buruak beste departamentu bateko langileen artetik izendatzen direnean bitarte baterako, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela.
Otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du ezen, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaiola.
Horrenbestez, bat etorriz Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua Nafarroako Kirolaren Institutua bihurtzen duen eta haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 12.ñ artikuluak eman dizkidan eskumenekin (ekainaren 2ko 45/2021 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren estatutuak),
EBAZTEN DUT:
1. Leire Elizalde Goñi andrea izendatzea, bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari atxikitako Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko buru. Izendapenak 2023ko urriaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta haren Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari.
Iruñean, 2023ko urriaren 13an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2314649