1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
422E/2023 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Carlos Merino Razquin jauna, Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko burua, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzari atxikia. Kargu-uzteak 2023ko urriaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak proposatu du kargutik kentzea, 2023ko urriaren 15etik aurrerako ondorioekin, Carlos Merino Razquin jauna, Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko burua, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzari atxikia.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du izendapen askeko lanpostuetarako izendapenak eta, halaber, burutzak bitarte baterako betetzekoak kasuan kasuko erakundearen estatutuetan edo berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen direla.
Horrenbestez, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua Nafarroako Kirolaren Institutua bihurtzen duen eta haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren bidez (ekainaren 2ko 45/2021 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren estatutuak) esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Carlos Merino Razquin jauna, Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko burua, Nafarroako Kirolaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikia, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko urriaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Kirolaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Kudeaketa Zuzendaritzari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Antolamenduko Zerbitzuari eta Lan Harremanen eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko urriaren 10ean.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2314594