224. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

224/2023 FORU DEKRETUA, urriaren 18koa, Inés Jiménez Muro andrea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko urriaren hemezortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Inés Jiménez Muro andrea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusi izendatzea, 2023ko urriaren 19tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urriaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2314758