1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3326/2023 EBAZPENA, urriaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Miren Lacasta Esain andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Genetikako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Genetikako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 7ko 750E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko martxoaren 7an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko apirilaren 26an deialdiaren web fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1763/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.
Julien Swen Crettaz jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen zerbitzu egiten. Hori oinarri harturik, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, 2023ko uztailaren 19an, deialdiaren web fitxan, Rosa Carolina Narvaiza Martínez andrearen alde, eta haren izendapena Funtzio Publikoko abuztuaren 30eko 2944/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.
Gero, Rosa Carolina Narvaiza Martínez andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, jabetza hartu zuen egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzu egiten ari zelako.
Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2023ko urriaren 3an, deialdiaren web fitxan bigarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen; horretan Miren Lacasta Esain andrea sartu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Miren Lacasta Esain andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Genetikako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta 72177 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikita dagoena.
2. Izendatutako izangaiak 2023ko urriaren 30ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko urriaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2314596