1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
277/2023 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak irailaren 20an emandako 256/2023 Ebazpenaren bidez, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda onetsi zen, baita eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta, hala dagokion kasuetan, horiek aintzat harturik, bidezko da onestea espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda.
Bestetik, bidezko da espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda ere onestea, horren arrazoia adierazita.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea. I. eranskin gisa ageri da.
2. Espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, kasuan kasuko arrazoia adierazita. II. eranskin gisa ageri da.
3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta haren eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Titulazioak Aztertzeko Batzordera.
Iruñean, 2023ko urriaren 10ean.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria (27/2023 Ebazpena, urriaren 5ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana), Javier Lacarra Albizu.
I. ERANSKINA–Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko funtzionarioak
1. DEITURA | 2. DEITURA | IZENA | ESKATUTAKO ESPEZIALITATEA |
Álvarez | Subero | Leticia | Lehen Hezkuntza | |
Arretxea | Bidegain | Miren Itxaso | Musika | Lehen Hezkuntza |
Catalán | Moreno | Aitor | Lehen Hezkuntza | |
Echarri | Marco | Aitziber | Pedagogia Terapeutikoa | |
Esnaola | Iriarte | Irune | Lehen Hezkuntza | |
Galdeano | Calanda | María | Pedagogia Terapeutikoa | |
Gamen | Castellano | Tania | Musika | |
Juarez | Goñi | Olaia | Lehen Hezkuntza | Euskara (Nafarroa) |
Latasa | Sola | Mayte | Lehen Hezkuntza | |
López | Calanda | Iranzu | Pedagogia Terapeutikoa | |
Múgica | Giménez | Susana | Lehen Hezkuntza | |
Urdaci | Navarcorena | Noelia | Euskara (Nafarroa) | |
Zubiri | Lora | June | Lehen Hezkuntza | |
II. ERANSKINA–ESPEZIALITATE BERRIA ESKURATU EZ DUTEN MAISU-MAISTREN KIDEGOKO FUNTZIONARIOAK
1. DEITURA | 2. DEITURA | IZENA | ESKATUTAKO ESPEZIALITATEA | OHARRAK |
Antón | García | Margarita | Haur Hezkuntza | Musika | | | Aitortua du irakaskuntzako espezialitatea |
Berraida | López | Almudena María | Entzumena eta Hizkuntza | | | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
Coronado | González | María Gloria | | | | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
Gil | Saenz | Rebeca | Lehen Hezkuntza | Atzerriko hizkuntza: ingelesa | | | Praktiketako funtzionarioa da |
Huarte | Sarasibar | Maider | Lehen Hezkuntza | Atzerriko hizkuntza: frantsesa | Euskara (Nafarroa) | | Praktiketako funtzionarioa da |
Jiménez | Gómez | Gema | Lehen Hezkuntza | | | | Praktiketako funtzionarioa da |
Los Arcos | García | Almudena | Atzerriko hizkuntza: ingelesa | | | | Aitortua du irakaskuntzako espezialitatea |
Murguiondo | Moyua | Xabier | Pedagogia Terapeutikoa | | | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
Zubeldía | Iriarte | Amaia | Haur Hezkuntza | Lehen Hezkuntza | Euskara (Nafarroa) | Entzumena eta Hizkuntza | Praktiketako funtzionarioa da |
Iragarkiaren kodea: F2314603