224. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 10ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Alfonso Carnicero Heras jauna, Barneko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua. Bulego hori Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketetarako Zerbitzuan dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Alfonso Carnicero Heras jauna, Barneko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketetarako Zerbitzuan dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan. Burutzan aritzeko azken eguna 2023ko urriaren 15a izanen da.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urriaren 10ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2314645