1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
69E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, María Dolores Saiz Agustín andrea Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuko Giza Baliabideen arloko Informazio Sistema Zentralen Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. María Dolores Saiz Agustín andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuko Giza Baliabideen arloko Informazio Sistema Zentralen Ataleko buru, kargutik kentzea, hala eskatu baitu; kargu-uzteak 2023ko urriaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen du azkena burutza betetzen.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzura, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2023ko urriaren 5ean.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: F2314553