1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
15/2023 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita martxoaren 3ko 44/2020 Foru Agindua, uraza, kukulu eta eskarolaren ekoizpen integraturako Nafarroako erregelamendu teknikoa onesten duena.
Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.
2020ko maiatzaren 7an (94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean) argitaratu zen martxoaren 3ko 44/2020 Foru Agindua, uraza, kukulu eta eskarolaren ekoizpen integraturako Nafarroako erregelamendu teknikoa onesten duena.
2023an, uraza, kukulua eta eskarolaren ekoizpen integratuari dagokion indarreko Nafarroako erregelamendua berrikusi zuen INTIAko teknikariek, ekoizleen eta nekazaritza-industriaren sektorearen ordezkariek eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko langileek osatutako lantalde batek. Arauen berrikuspen horren emaitza izan da araudian aldaketa batzuk proposatzea, ekoizleen eta transformazio sektorearen eskaerari erantzuteko.
Sektore horrek proposaturik, kimu freskoen laborantza sartu nahi da aipatu arauaren irismenean. Halakoen definizioan sartzen da edozein laboreren (Brassica barne) hosto freskoak eta pezioloak ekoiztea, benetako zortzigarren hostoaren fasera arte bildutakoak. Definizio horrek barne hartzen ditu txikoria (radicchio), ziazerba, sabia gorria (orri-mami gorriko erremolatxa eta zerba), eta edozein espezie, zortzi hostora arte biltzen bada.
Uraza, kukulu eta eskarolaren ekoizpen integraturako Nafarroako erregelamenduaren irismenean kimu freskoen laborantza sartzeak berekin dakar zenbait arau tekniko sartzea araudian bertan, honako hauei buruz: laborearen babesa, ongarritzea, ereite-dosiak, bilketa, eta izurrien presentziaren atalasea.
Aldez aurreko jendaurreko kontsulta egin zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 3ko 44/2020 Foru Agindua aldatzeko proposamenari, ekarpenak egiteko 2023ko ekainaren 13tik uztailaren 3ra. Ondoren, aipatutako foru agindua aldatzeko proiektuaren testuari entzunaldiaren tramitea eman zitzaion 2023ko abuztuaren 9tik 30era. Jendaurreko epe hori iraganik, adierazi behar da ez dela iradokizunik jaso proposatutako foru agindurako.
Martxoaren 3ko 44/2020 Foru Agindua aldatu behar da, arauaren irismenean kimu freskoen laborantza eta haren preskripzio teknikoak sartzeko.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluarekin bat,
AGINTZEN DUT:
Artikulu bakarra. Uraza, kukulu eta eskarolaren ekoizpen integraturako Nafarroako erregelamendu teknikoa onesten duen martxoaren 3ko 44/2020 Foru Agindua aldatzea.
1. Martxoaren 3ko 44/2020 Foru Aginduaren I. eranskineko arauaren irismena aldatzen da, barnean har ditzan berroa, lanjina zuria, balerianela, txikoria (hostoak), errukula, Txinako ziapea, txikoria-belarra, barbarea eta kimu freskoak (benetako zortzigarren orriraino), Brassica espeziekoak barne. Hona hemen:
Araudi honek produktu hauen laborantza arautzen du:
–Uraza: batavia, Tuterako edo baby kukuluak, iceberg, trokadero edo koipetsua, erromatarra, eta orobat lolloak, haritz-hostoa, etab.
–Eskarola
–Berroa, lanjina zuria, balerianela, txikoria (hostoak), errukula, Txinako ziapea, txikoria-belarra, barbarea eta kimu freskoak (benetako zortzigarren orriraino), Brassica espeziekoak barne.
Hemendik aitzina, uraza esaten dugunean horiek guztiak daude barnean, non ez den berariaz aipatzen arestiko barietate talde horietako bat.
2. Urriaren 26ko 478/2010 Foru Aginduaren I. eranskineko 1.2 puntua aldatzen da ("Laborea babestea"), "Ez da aholkatzen" eta "Debekatua" ataletan. Izan ere, ez da aholkatzen herbizidak erabiltzea berotegian, eta debekatuta dago baimendu gabeko herbizidak eta hondar-herbizidak erabiltzea berotegian. Hona hemen:
1.2. Laborea babestea.
AHOLKATUA | EZ DA AHOLKATZEN | DEBEKATUA |
Flora arrotz iraunkorra: laborea ezarrita ezabatzea zaila denez, landatu aurretik kendu behar da, eskuz edo mekanikoki. Herbiziden hondarrak: test biologikoa egitea, halakorik ez dagoela ziurtatzeko, aitzineko laboreak herbizidekin tratatu baziren. | Herbizidak erabiltzea berotegi barnean | Baimendu gabeko herbizidak erabiltzea Hondar-herbizidak erabiltzea berotegian. |
3. Urriaren 26ko 478/2010 Foru Aginduaren I. eranskineko 4.3 puntua aldatzen da ("Ongarritzea"); izan ere, kanpoko gehieneko nitrogeno-dosia zuzentzen da (140 OU) materia organikoa aplikatzen ez denean. Hona hemen:
4.3. Ongarritzea.
| NAHITAEZKOA | AHOLKATUA | DEBEKATUA |
Lurzoruaren analisia | KANPOKO LABORANTZA Lurzoruaren analisia azken 5 urteetan egin ez bada, ongarritze fosfo-potasikoari dagokionez, bi osagai horietan lur oparotzat hartuko dira lurzati horiek. Beste edozein interpretazio justifikatzeko dagokion analisia aurkeztu beharko da. BEROTEGIKO LABORANTZA Instalazio berrietan berotegi guztiak banan-banan analizatuko dira, eta katioiak trukatzeko gaitasunaren parametroa aztertu beharko da. Gainerako instalazioetan, ongarritze fosfo-potasikoari dagokionez, osagai horietan lurzorua oparoa dela onetsiko da. Beste edozein interpretazio justifikatzeko dagokion analisia aurkeztu beharko da. | Urtero lurzoruan dauden fosforoaren eta potasioaren analisiak egitea, gutxienez nekazaritza-lurzatien %20 aztertuz (*), arau tekniko bat beraren barruko labore-talde bakoitzerako. Analisi horiek 5 urteko balioa izanen dute. Analisi horietan sartzea katioiak trukatzeko gaitasunaren parametroa. | |
Organikoa | | Ongi ondutako gorotza ematea, 3 kg/m² (**) | |
Ongarritze fosfo-potasikoa | | P205 Ongarri Unitate/ha-ko dosiak ematea Lurzoru elkorrak: 100 Lurzoru ertainak: 80 Lurzoru oparoak: 60 K20 OU/ha-ko dosiak ematea Lurzoru elkorrak: 250 Lurzoru ertainak: 200 Lurzoru oparoak: 150 (Ikus 1. eranskina) | Ongarri mineralak gomendatzen diren dosi totalen mugatik goiti ematea. |
Ongarri nitrogenodunak | | Materia organikoaren ekarpenarekin 0 - 80 Materia organikoaren ekarpenik gabe 80 - 140 (**) | Ongarri mineralak gomendatzen diren dosi totalen mugatik goiti ematea. |
(*) Nekazaritzako lurzatia: modu berean lantzen diren katastroko lurzati mugakideen multzoa. (**) Nitratoez kutsa daitezkeen eremuek ezarritako mugak kontuan hartzea. OU = Ongarri Unitatea. |
Landareak ikusita edo hostoen analisian oinarrituta, gabeziarik antzematen bada, mantenugaiak aplikatu daitezke, teknikari eskudunaren idatzizko gomendioaren bidez justifikatuta.
Klorurorik gabeko ongarriak erabiltzea gomendatzen da, batez ere berotegietan.
4. Urriaren 26ko 478/2010 Foru Aginduaren I. eranskineko 4.4 puntua aldatzen da ("Landaketak eta ereintza"), "Landaketaren (landareak/m²) edo ereintzaren (haziak/m²) dentsitateak" atalean, non adierazten baita eskarola kanpoaldean landatzeko dosia 4-10 landare metro koadrokoa izanen dela gehienez, eta ereiteko dosia 1000-3000 hazi metro koadrokoa kimu freskoetarako, bai eta "Landatzea edo ereitea" atalean ere, non adierazten baita azalezko ereitea eginen dela, 1-2 cm-tan, haziaren tamainaren arabera. Hona hemen:
Landaketaren (landareak/m²) edo ereintzaren (haziak/m²) dentsitateak:
LUR MOTA | AHOLKATUA | EZ DA AHOLKATZEN |
Berotegia | Kalea |
Uraza | | | Gomendatutako mailatik kanpoko dentsitateak. |
Batavia | 11tik 13 bitarte | 6tik 10 bitarte |
Iceberg | Zehaztu gabe | 6tik 10 bitarte |
Tuterako kukulua edo Baby | 20 | 10etik 16 bitarte |
Trokadero edo koipetsua | 11tik 14 bitarte | 6tik 10 bitarte |
Erromatarra | 8tik 10 bitarte | 6tik 10 bitarte |
Lolloak, haritz-hostoa, etab. | 14tik 16 bitarte | 6tik 10 bitarte |
Eskarola | 7tik 11 bitarte | 4tik 10 bitarte |
Kimu freskoak | 1.000-3.000 hazi/m², landatutako espeziearen arabera |
Landatzea edo ereitea:
AHOLKATUA | EZ DA AHOLKATZEN |
Lur-zokorra aski hezea egonen da landatzeko unean. Lur-zokorraren 2/3 lurperatuko da. | Lur-zokor lehorrarekin landatzea. Lur-zokorra erabat lurperatzea. |
Azalerazko ereintza egitea, 1-2 cm-tan, haziaren tamainaren arabera. | |
Sartzeko pasabideak uztea 8-9 metroko tarteen artean. | Ez uztea sartzeko pasabiderik. |
5. Urriaren 26ko 478/2010 Foru Aginduaren I. eranskineko 4.7 puntua aldatzen da ("Uzta bilketa"), "Aholkatua" atalean, non adierazten baita bilketa-puntu egokian bildu behar dela, kasuan kasuko produktuaren arabera, eta kimuen laborantzan ebaketa bat baino gehiago egiten ahalko dela landaketa berean. Hona hemen:
Bilketa une erabakigarria da kalitate oneko produktua lortzeko. Bilketa egitean ongi begiratuko dugu ez izatea izurririk, ez gaitzik, ez hondar inorganikorik, ez lurrik, ez bestelakorik ere.
Bilketa:
AHOLKATUA | EZ DA AHOLKATZEN |
Bilketa-puntu egokian biltzea, kasuan kasuko produktuaren arabera. | Kukuluaren bilketa egitea galdua, zaharra edo irekia dagoenean, laborea gaizki eramateagatik |
Kimuen laborantzan, ebaketa bat baino gehiago egiten ahalko da landaketa berean. | |
Ontzi birziklagarriak zorrozki garbitzea. | |
Uzta ondoko zainketak:
NAHITAEZKOA | DEBEKATUA |
Bilketa egin ondoren, produktua eguzkitik eta haizetik babestua den leku batean edukitzea komeni da, giro fresko eta hezean, baita destinora eramateko garraioan ere. Beharrezkoa bada, bilketa egin ondoren kaxak bustitzen ahalko dira, ur garbiaz, horretarako erabiliz: –Sare publikoko ura, edo bestela, –Erabiltzen dugun uraren analisi mikrobiologikoak egitea, urtean bi aldiz. Nolanahi ere, saiatuko gara produktua bildu ondoren ahalik eta lasterren entregatzen. | Bildu ondoren produktua zikina edo deshidratatua entregatzea. Bildu ondoren produktua bustitzeko ur Ez Garbia erabiltzea. |
PATOGENOA | TRATAMENDUAREN ATALASEAK Kontrolak eginen dira 30 landareren gainean 1.000 m²-ko | TRATAMENDU MOTA ETA APLIKATZEKO UNEA1 |
Lurpeko harrak: Hari harrak:Agriotes sp Har zuria:Melolontha melolontha Har grisa:Agrotis sp | Tratatzea lehengo laborean antzeman bada bakarrik Har grisen kasuan, ikus "a) Lurzoruko beldarrak" atala ere hurrengo lerroan | Lurra prestatzean eman esparru osoan, pasaldi bat emanez lurrari atxikitzeko |
Lurzoruko beldarrak, Har grisa:Agrotis sp Beldar hosto-galarazleak: Erroskilak:Spodoptera sp Gardamak:Plusia gamma Kukuluaren beldarrak: Helicoverpa armigera | Arrautzak edo larbak azaltzea, landareek kalteak izatea eta/edo helduak tranpetan egotea | Nahasketa sexualeko difusoreak jartzea eta/edo arrak masiboki harrapatzea, ahal den kasuetan. Amuak ilunabarrean, har grisetarako Labore guztia zipriztintzea. |
Euli meatzariak Liriomyza huidobrensis | Hostoa jateko edo arrautzak erruteko lehenbiziko hozkadak sumatu orduko. | Berotegian tranpa itsaskor horiak erabiltzea. Labore osoa zipriztintzea edo/eta ureztatzeko urarekin. |
Landare-zorriak Macrosiphum euphorbiae Myzus persicae Nasonovia ribis nigri Hyperomyzus lactucae Pemphigus bursarius | Lehenengo gune edo landare joak sumatu orduko ekitea: | Eraso-guneak edo/eta esparru osoa zipriztintzea. Tratamendua aukeratzea beste izurriak kontuan hartuta. Zipriztintzea eta ureztatzeko ura. |
Trip-izurriak: Frankliniella occidentalis Thrips tabaci | Tranpan edo landarean trip-izurriak egotea eta/edo birusen sintomak agertzea. | Berotegian tranpa itsaskor urdinak edo horiak erabiltzea. Labore osoa zipriztintzea hostoa jateko hozkadak sumatu orduko |
Tabakoaren euli zuria Bemisia tabaci | Lehenbiziko euli helduak sumatu orduko ekitea | Zipriztintzea eta ureztatzeko ura |
Barraskiloak eta bareak Helix aspersa Otala punctata Arion hortensis Deroceras sp | a) Tranpetan alerik harrapatzen bada landatu aitzin. b) Jarritako laborean lehenbiziko kalteak sumatu orduko. | a) Lur-esparru osoan eman landatu aitzin. b) Ildo artean edo/eta berotegiaren ertzetan hariak emanez. |
Saguak eta lursaguak Microtus duodecencostatus, Apodemus sp | Lehenbiziko kalteak sumatu orduko. | Ez dago produktu baimendurik. Ahalegindu hegazti harrapariak eta hontzak egon daitezen, jarri tranpa bereziak, egin uholde bidezko ureztapen joriak udazkenean, arratoi-txakur batek lagunduta. |
Nematodoak Meloidogyne spp | Aurreko laborean azaltzea | Biofumigazioa. |
Laborantzarekin sakabanatzea saihestea. Beste izurri batzuk | Preskripzio teknikoaren arabera esku hartzea. | Produktuaren jarraibideen arabera |
6. Urriaren 26ko 478/2010 Foru Aginduaren I. eranskineko 3. eranskina aldatzen da ("Izurrien kontrola"); izan ere, izurriei aurre egiteko tratamenduaren atalaseak aldatzen dira. Hona hemen:
Urazaren eta antzekoen ekoizpen integratua Nafarroan
Izurrien kontrola.
1) Monitorizazio-tranpak jartzea horretarako bide ematen duten espezieentzat. Landareak jartzea, barruan zein kanpoan, fauna laguntzailea kontserbatzeko eta ustiategiko biodibertsitatea areagotzeko.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2023ko irailaren 21ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José M.ª Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2313712