220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

62/2023 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinean onesten duena trazadura proiektu hau: "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)".

Proiektuaren helburua da NA-2310 errepidean dagoen bidegurutze bat aldatzea, zehazki, Noainerako noranzkoan PA-30ean sartu edo irteteko adarrekiko elkargunea, bidegurutze hori "X" erakoa baita. Biribilgune bat jarriko da bidegurutzean; modu horretan ez da ezkerretara biraketarik egin beharko –halako biraketetan STOPak nahitaezko dira–, eta zirkulazioa seguruagoa eta arinagoa izanen da. Gainera, bypass motako adarrak proiektatu dira, biribilgunearen ahalmena maximizatzeko.

NA-2310 errepidearen jarduketa eremuan, "X" erako bidegurutze bat dago. Hasiera batean, PA-30 ingurabidea gauzatu zenean, PA-30eko adarren eta NA-2310 errepidearen elkargune guztietan "X" erako bidegurutzeak egin ziren. 2007an, hegoaldeko partean, gaur egun dagoen biribilgunea eraiki zen, eta iparraldeko parteko bidegurutzearen aldaketa egiteke gelditu zen.

Hartutako irtenbidea biribilgune bidezko bidegurutzearena da; barneko erradioa 15 metrokoa izanen da (marra zuria), eta zirkulazio-eraztuna 5,00 metrokoa. Barruko bazterbidea eta kanpokoa 1,00 metrokoak dira.

Oinezkoentzako bi pasabide aurreikusi dira, oinezkoentzako eta ziklistentzako dagoen bideari jarraipena emateko; erabiltzaileek ahalik eta segurtasun handienaz gurutzatzeko jarri dira pasabideak, hots, ibilgailuak motelen doazen tokietan eta gidariek erabiltzaileak berehala ikusteko moduko eremuetan. Horri loturik, ipar-ekialdeko ezponda garbitzea aurreikusi da, gidarien ikuspena hobea izan dadin.

Kendu eginen da ezkerretarako biraketa bat, Iruñetik etorrita industrialdeko U kalera sartzeko bide ematen duena. Maniobra hori biribilgune berrian egiten ahalko da, erabiltzaile ororentzako modu seguruago batean egin ere.

Egungo errepidearen altimetriari eustea da irizpide orokorra; aglomeratua indartu beharrez baino ez zaio horri eraginen.

Adarretan, erreiak 3,50 metro zabal dira. Kanpo bazterbideak, hala biribilgunera iparraldetik sartzeko bidean nola bi bypassetan, 1,50 metrokoak dira. Gainerako adarretan, orain daudenen antzekoak dira bazterbideak. Oinezkoen bidea berrituko da, baina orain duen zabalera –2,00 metro– mantenduta. Egun dagoen drainatze-sistema bere horretan utziko da: urak bazterretako arekatara ebakuatzen dira, galtzadaren kanpoaldera inklinatutako goraguneen bidez.

Bide-zolari dagokionez, dagoena indartzea proiektatu da. MBCzko eta agregakin ofitikozko errodatze-geruza jarriko da, 5 cm lodi. Bide-zola berria jarri behar den tokietan, MBCzko 16 cm eta zabor-legar artifizialeko 40 cm izanen ditu zolak; oinezkoentzako pasabidean, berriz, hormigoi eskuilatua (15 cm) jarriko da bide-zolan, 15 cm-ko lodierako zabor-legarrezko oinarriaren gainean.

NA-2310 errepideko oinezkoentzako eta ziklistentzako pasabidea ahalik eta seguruena izan dadin, bideetan argi gehiago jarriko da, berariaz argiztatuko dira oinezkoentzako pasabideak, seinaleztapena eta balizak sendotuko eta, bypasseko oinezkoentzako pasabidea baino lehen, abiadura-murriztaile akustikoak jarriko dira.

Proiektuak aurreikusten du ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratzea.

Proiektua jendaurrean jartzeko erredaktatu den dokumentuan jaso egin dira Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinean onestea honako proiektu hau: "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)".

2. Hasiera ematea aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetzearen ondorioetarako. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Arangurengo udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Arangurengo Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 29an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

ERANSKINA.–BIRIBILGUNE BIDEZKO BIDEGURUTZEA, NA-2310 ERREPIDEAREN ETA PA-30 ERREPIDEKO LOTURA ADARREN ARTEAN, ARANGURENEN

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

JABEA

DESJ. AZALERA m²

ALDI BAT. OKUP. AZALERA m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ARANGURENGO UDAL-MUGARTEA

AR-01

Arangurengo Udala

3447

0

2

1971A

Lurzorua

1918

104

2

1971B

Elkorra

AR-02

Arangurengo Udala

1104

391

2

2081A

Lurzorua

AR-03

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

3754

0

2

2141A

Lurzorua

870

0

2

2141B

Eraikuntza

AR-04

Arangurengo Udala

774

66

2

2077A

Lurzorua

AR-05

Arangurengo Udala

482

0

2

2078A

Lurzorua

AR-06

Arangurengo Udala

0

63

2

2070A

Lurzorua

Berrade Senosiain, Carlos

Berrade Senosiain, Concepción

Berrade Senosiain, María Elena

Jaime Leza, María Dolores

Loza Ochoa, Amaia

Superficies Urdinchenea 2001 SL

Berrade Senosiain, Fernando

Berrade Senosiain, María Jose

Jaime Leza, Víctor María

Sisters Homes 2021 SLU

Iragarkiaren kodea: F2314234