220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

61/2023 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinean onesten duena proiektu hau: "NA-5010 errepidea zabaldu eta hobetzea, 0+000 kilometro-puntutik 1+100 kilometro-punturaino, Oloritz aldera, Nafarroa".

Proiektatutako jarduketa Untzueko udalerrian kokatzen da, Nafarroako Foru Komunitatean, Erriberriko merindadean, Tafallako eskualdean, Orbaibarrean, Iruñetik 20 km ingurura, metropoliaren barruan.

NA-5010 errepidea 0+000 kilometro-puntuan hasten da, N-121 errepidearen elkargunean, 19+720 kilometro-puntuan, eta Olorizko elkargunean amaitzen da, 3+630 kilometro-puntuan.

Proiektu honen xede den tartea joaten da, gutxi gorabehera, NA-5010 errepideko 0+000 kilometro-puntutik 1+270 kilometro-punturaino. Errepideko trafikoa tokikoa da ia soilik: ibilgailu arinak, nekazaritzakoak eta txirrindulariak, eta ibilgailu astunen bat, batez ere Etxagueko haize-parkekoa. NA-5010 errepideko tarte batzuetan ia ezinezkoa da aldi berean igarotzea kontrako noranzkoan zirkulatzen duten bi ibilgailu. Egoera horren ondorioz, nabarmena da errepide horretako trafikoak bide segurtasunean duen hutsunea.

Behar horren ondorioz, Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak eraikuntza-proiektu hau idazteko agindu du. Haren helburua da egungo plataforma zabaltzea eta trazadura hobetzea egungo NA-5010 errepidean behar adinako ikuspenik ez dagoen tarte batzuetan.

1.271 metro ingurukoa da NA-5010 errepidean eginen den jarduketaren guztirako luzera. Egungo errepidearen jarduketa-tartean dauden 8 bihurguneak, trazadura proiektatu bezala hobetu ondoren, 6 izatera pasatuko dira, hau da, %25 murriztu dira.

Elementu berezi gisa, honako hauek aipatu behar dira: Azpuru errekaren gaineko pasabidea (0+880 kilometro-puntua) eta NA-5020 errepidearekiko egungo elkargunea, NA-5010 errepidearen 0+920 kilometro-puntuaren inguruan kokatua. Arku beheratu batek osatzen duen egungo markoak 5 metrotik beherako zabalera du gainazalean, eta, beraz, bi ibilgailu ezin dira aldi berean igaro. Horregatik, proiektatu da sekzio angeluzuzeneko hormigoi armatuzko marko berri bat eraikitzea in situ, 7,0 metroko zabalera eta 4,50 metroko altuera izanen dituena. Handik 40 metro eskasera, kilometro-aurrerapenaren noranzkoan, bidegurutze bat dago, errei zentralik ez duena ezkerretara biratzeko, ez eta azelerazio- eta dezelerazio-erreirik ere. Horregatik eta ikuspen eskasa dela eta, bidegurutzea arriskutsua da.

Lur-erauzketa handirik egin ez dadin, proiektatu da 100 bat metrora eramatea Oloritz aldera. Leku horretan, dagoen trafikoaren bolumena dela eta, erdiko errei txiki batzuk zehaztu dira ezkerretara biratzeko, bai irteerarako, bai NA-5010 errepidera sartzeko. Halaber, abiadura aldatzeko falkak zehaztu dira NA-5020 errepidetik irten eta errepidera sartzeko.

Proiektatutako sestrak %11,50eko malda du gehienez, eta %0,29koa gutxienez. Honako hauek osatzen dute proiektatutako zeharkako sekzioa: 3,5 m-ko zabalerako bi errei, 0,5 m-ko bazterbideak alde bakoitzean eta lubetetan nahiz lur-erauzketetan 0,50 m-ko gutxieneko zabalera duten bermak.

Zorua, zabaltze-falketarako zein galtzada berrirako proiektatutako galtzadetarako, bazterbidea barne, honela egonen da osatuta: 75 cm-ko zoru hautatua, 40 cm-ko zabor-legarra eta 9 cm-ko nahasketa bituminoso beroa. Oinplanoko trazadurak lehendik dagoen plataforma aprobetxatzen duen tarteetan, asmoa izan da galtzadaren gaineko gutxieneko kota gorria 24 cm-koa izatea; horrek esan nahi du gutxienez 15 cm-ko zabor-legarra eta 9 cm-ko nahasketa bituminoso beroak zabalduko direla. Gainerako kasuetan, kota zein den, geruza pikortsuaren lodiera handiagoa zabaldu beharko da.

Proiektuak beharrezko drainatzea dauka, eta ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratuko dira.

Proiektua jendaurrean jartzeko erredaktatu den dokumentuan jaso egin dira Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinean onestea proiektu hau: "NA-5010 errepidea zabaldu eta hobetzea, 0+000 kilometro-puntutik 1+100 kilometro-punturaino, Oloritz aldera, Nafarroa".

2. Hasiera ematea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetzearen ondorioetarako. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Untzueko udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Untzueko Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 29an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

NA-5010 ERREPIDEA ZABALDU ETA HOBETZEA, 0+000 KILOMETRO-PUNTUTIK 1+100 KILOMETRO-PUNTURAINO, OLORITZ ALDERA, NAFARROA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

JABEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

UNTZUEKO UDAL-MUGARTEA

UNZ-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea)

1.194

2

326A

Elkorra

241

2

326B

Bidea

UNZ-02

Untzueko Udalaren herri-lurrak

692

2

325B

Askot. zuhaitzak

38

2

325C

Bidea

41

2

325D

Bidea

253

2

325E

Artadia

1.267

2

325F

Larreak

UNZ-03

Untzueko Udalaren herri-lurrak

562

2

355B

Larreak

UNZ-04

Untzueko Udalaren herri-lurrak

1.221

2

353A

Larreak

UNZ-05

Aoiz Martínez, Luis María

1.332

2

352A

Larreak

UNZ-06

Blanco Irisarri, Ana Carmen

558

2

354B

Leh. alorra

Blanco Irisarri, Felisa

UNZ-07

Untzueko Udalaren herri-lurrak

265

2

351A

Zuhaixkak

UNZ-08

Untzueko Udalaren herri-lurrak

375

2

420A

Zuhaixkak

27

2

420B

Leh. alorra

UNZ-09

Ojer Izpura, Carlos

421

2

421A

Leh. alorra

Ojer Izpura, Jesús María

Ojer Ramírez, Irene

UNZ-10

Untzueko Udalaren herri-lurrak

684

2

414A

Zuhaixkak

UNZ-11

Zamarbide Ducun, Jesús

6.142

2

419A

Leh. alorra

UNZ-12

Zamarbide Ducun, Jesús

269

2

433A

Leh. alorra

UNZ-13

Zamarbide Ducun, Jesús

972

2

432A

Leh. alorra

UNZ-14

Irisarri Torres, María Nieves

493

2

425A

Leh. alorra

UNZ-15

Belzunce Martínez-Irujo, Jose Ignacio

345

2

423A

Leh. alorra

UNZ-16

Ojer Izpura, Carlos

455

2

422A

Leh. alorra

Ojer Izpura, Jesús María

Ojer Ramírez, Irene

UNZ-17

Untzueko Udalaren herri-lurrak

586

2

349A

Artadia

UNZ-18

Otazu Andueza, María Inmaculada

299

2

350A

Leh. alorra

UNZ-19

Untzueko Udalaren herri-lurrak

2.482

2

612A

Leh. alorra

2.393

2

612C

Larreak

UNZ-20

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea)

562

2

327A

Elkorra

GARBIGUNEAK ETA BEHIN-BEHINEKO INSTALAZIOEK UKITUTAKO LURZATIAK

FINKA ZK.

JABEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²)

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

UNTZUEKO UDAL-MUGARTEA

UNZ-09

Ojer Izpura, Carlos

1.202

2

421A

Leh. alorra

Ojer Izpura, Jesús María

Ojer Ramírez, Irene

UNZ-19

Untzueko Udalaren herri-lurrak

1.550

2

612C

Larreak

UKITUTAKO TELEFONIAREN ZERBITZUAK BERREZARTZEA

FINKA ZK.

TITULARRA

EZARRITAKO ZORTASUNA-ml-m²

EUS.
ZK.-KUTX.

ZOR.
MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

UNTZUEKO UDAL-MUGARTEA

UNZ-04

Untzueko Udalaren herri-lurrak

10

30

-

TL

2

353A

Larreak

UNZ-06

Blanco Irisarri, Ana Carmen

15

43

-

TL

2

354B

Leh. alorra

Blanco Irisarri, Felisa

UNZ-08

Untzueko Udalaren herri-lurrak

5

14

-

TL

2

420A

Zuhaixkak

7

20

-

TL

2

420B

Leh. alorra

UNZ-09

Ojer Izpura, Carlos

21

51

-

TL

2

421A

Leh. alorra

Ojer Izpura, Jesús María

Ojer Ramírez, Irene

UNZ-10

Untzueko Udalaren herri-lurrak

3

10

-

TL

2

414A

Zuhaixkak

UNZ-15

Belzunce Martínez-Irujo, Jose Ignacio

93

266

2

ABLK

2

423A

Leh. alorra

UNZ-16

Ojer Izpura, Carlos

32

76

1

ABLK

2

422A

Leh. alorra

Ojer Izpura, Jesús María

Ojer Ramírez, Irene

Iragarkiaren kodea: F2314235