1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
9C/2023 EBAZPENA, irailaren 28koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabaki da Club Atlético Osasuna enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Club Atlético Osasuna enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa testua aztertu da (kode zenbakia: 31101172012017), 2023ko uztailaren 26an sartu baitzen erregistro honetan, enpresaren ordezkarien eta langileen ordezkarien artean 2023ko ekainaren 21ean sinatu ondoren.
Zuzentzeko errekerimendua abuztuaren 7an egin zen, eta enpresak zuzenketak aurkeztu zituen 2023ko irailaren 19an, hautemandako akats guztiak zuzenduta.
Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Club Atlético Osasuna enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31101172012017).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.
Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2023ko irailaren 28an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
Club Atlético Osasuna enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F2313886